Katenaria C-350

Kontakturako aireko C-350 linea, 25 kV-rako, 350 km/h-ra.

Kontakturako aireko lineak zati hauek ditu:

  • Katenaria: kable sostengatzailez, ukipen-hariz, sostengatzaile faltsuz edo"Y"formako penduluz eta pendulu ekipotentzailez osatua.
  • Sostengatze-elementuak: zimenduak, mentsulak, zutoinak eta portikoak.
  • Konexio-elementuak: ebakigailuak, kableak.
  • Itzulera-zirkuituak eta babesak.
Ezaugarri orokorrak
  • Katenaria poligonal sinpleko sistema bat da, profil guztietan trabatuta dagoena, bertikala,"Y"formako penduluarekin, ukipen-harian gezirik gabe, eta sostengatzaile batez, ukipen-hari batez eta pendulu ekipotentzialez osatua, mekanikoki konpentsatua eta 350 km/h-ko abiaduran zirkulatzeko egokia.
  • Konpentsazio mekanikoko sistema bat du, modu independentean, sostengatzailearentzat eta ukipen-hariarentzat.
  • Elikadura-sistemetarako diseinatuta dago, 25 kV eta 50 Hz-tan, bai 1x25 kV-tan, bai 2x25 kV-tan.
  • Trakzio-itzulerako sistema gisa aireko itzulerako kable bat eta itzulerako errail nagusi bat erabiltzen ditu. Normalean erabiltzen den itzulera-kablea LA 110 mm2 Aluminio-Altzairua kablea da (94AL1/22ST1A), UNE-EN 50182 arauarekin bat.
  • Galiboaren dimentsioak betetzen ditu,"Galiboen trenbide-instrukzioa"onartzen duen uztailaren 14ko FOM/1630/2015 Aginduarekin bat.
Kontakturako aireko C-350 linearako hartutako eroaleen tipologia
  • Sostengatzailea: Kobrezko kable bat, 95 mm2-koa. C 95 UNE 207015:2013.

  • Ukipen-haria: Cu Mg 0,5 BC-150 mm2 UNE-EN 50149:2012.

  • II Brontzezko pendulu, 16 mm2-koak.

  • II Brontzezko"Y"formako pendulua (sostengatzaile faltsua), 35 mm2-koa.

Ezaugarri geometrikoak
Nabarmendutako paragrafoa

 

 

Tuneletan edo mentsula bikoitz edo hirukoitzetan,"Y"edo sostengatzaile faltsua kendu egiten da zatien arteko distantziek muntatzeko aukerarik ematen ez dutenean.