Zatoz bidaia berri batera

Zure esanetara

Enpresa-erakunde publikoa garen aldetik, konpromisoa hartzen dugu herritarrekin, gure emaitzek eta inpaktuek ahalik eta gehien lagun dezaten pertsonen bizitza hobetzen.Hau da gure azken helburua eta gure funtsezko konpromisoa: Egunero lan egitea, trenbide-sarearen kudeatzaile eta administratzaile gisa, jendearen bizitza eta zuekiko harremana hobetzen laguntzeko, eta, horregatik, gure Interneteko gunea ezin zen kanpoan geratu.

Webgune honetan, zer garen, zer egiten dugun eta zer eskaintzen dugun erakusten dugu, baina azkar lortu nahi dugu, eta, horretarako, erakusleiho hau hustu dugu, berriz osatzeko, modu dinamikoagoan aurkezteko eta hainbat eduki eskuratzeko.

Adif Abiadura Handia-ren barnera egingo duzun bidaia berri honetan, web-orri berri batzuetatik nabigatzera gonbidatzen zaitugu. Web-orri horiek "Sareari buruzko Adierazpenetik" (azpiegituraren ezaugarriak azaltzen dituen eta azpiegiturara sartzeko baldintzei buruzko informazioa jasotzen duen dokumentua), irudi-galeria batera eramango zaitugu, bezeroentzako eta hornitzaileentzako zerbitzuak edo inbertitzaileentzako informazioa ahaztu gabe.

Gure bisitariei Adif-AH guztia hurbildu nahi diegu, eta, hori lortzeko, nabigazio-menuaz eta hasierako web-orri klasikoez gain, beste batzuk ere eskaintzen dizkizugu, bilatzen dena errazago aurkitzeko, bai pertsona fisiko gisa, bai enpresa eta erakunde gisa. Horrekin, informazioa lortzeko ahalik eta klik gutxiena egitea nahi dugu.

Interneteko gure guneak zerbitzu bikaina eman du urte luzeez, baina eraldaketa digitalaren eskakizunetara egokitu beharra zeukan, eta hori errealitate bat da, gailu berrietara eta gure orrialdeetan informazioa bilatzera hurbildu zinetenon eskakizun handiagoetara.

Eskertzen dizugu zure konfiantza, eta webgune berri bat aurkezten dizugu, herritarren beharretara egokitzeko eta, eboluzio-gaitasunari esker, etorkizunean eskatzen zaizkigun zerbitzuak eskaintzeko gai izango dena.