Almeria - Murtzia linea
Abiadura handiko Mediterraneoko Korridorea
Abiadura handiko Mediterraneoko Korridorea
Linea hori Abiadura Handiko Mediterraneoko Korridorean integratuta dago, eta Almeria hiria korridore horrekin eta Madril-Gaztela Mantxa-Valentziako Erkidegoa-Murtziako Eskualdea abiadura Handiko Linearekin lotuko du.
Hartara, Almeriak Murtzia, Levante, Katalunia, Gaztela-Mantxa eta penintsulako erdialdearekin dituen trenbide-harremanak sustatuko dira, Europako trenbide-sare guztietan integratuz eta bidaia-denborak murriztuz. Horrez gain, Murtzia-Águilas ibilbidearen aldiriko zerbitzuak hobetuko dira.
Linea hori Interes Orokorreko Trenbide Sarean sartuta dago.
Finantziazio europarra
“Europa egiteko modu bat”
Linearen deskribapena
Dagoeneko eginda dagoen 792 M€-ko inbertsioa aprobetxatze aldera, 7 tarte amaitzeko aukera eman duena, baina jarraitasunik gabe, eta aurreikusitako inbertsioak optimizatzeko, bide bikoitzeko plataforma bat aurreikusten da Pulpí-raino, Pulpí eta Vera arteko bide bakarrean (25,7 km), berriz ere bide bikoitza Vera eta Arejos artean (27,7 km), trenbide bikoitzeko plataformaren hasierako tartea egin behar da Los Arejos-Níjar ibilbidean, Vera-Los Arejos tartearen luzapenean 40 km egiteko. Hori beharrezkoa da trenak modu dinamikoan aurreratzeko eta Almeriaraino (44,8 km) bide bakarra egiteko. Horrela, inbertsioa optimizatu eta etorkizuneko eskari-azterketei erantzuteko gaitasuna bermatzen da.
Zulatzeko makinarekin eta ohiko metodoekin egin da zuloa. “Alcazaba” tunelatzeko makinak lehen hodia zulatzeko lanak 2011ko martxoaren 15ean amaitu zituen, eta, desmuntatu eta berriro muntatu ondoren, bigarren hodia zulatu zuen. 2012ko urtarrilaren 18an amaitu zen, sei hilabeteko lanaren ondoren, eta batez besteko errendimendua hileko 1.000 metrotik gorakoa izan zen.
Lineako geltokiak
Ingurumen-neurriak
Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) betetzen dela zaintzeaz gainera; ikuspegi globaletik, lanak ingurunean zein gradutan integratuko diren eta lanetan hartutako ingurumen-neurrien eraginkortasuna baloratuko dira.
Murtzia eta Almeria batuko dituen abiadura handiko trenaren lanek ibilbideko euri-bideak babestu beharko dtiu, batez ere, Librillako euri-bidea, Algeciraseko euri-bidea eta Jauto ibaia.
Bestalde, IIAk jarduera zehatzak ezartzen ditu Komunitate Intereseko Tokien (KIT) balio ekologikoak babesteko, “Alto Almagro-ko mendilerroa”, “Antas ibaia”, “Cabrera-Bedar mendilerroa” eta “Percal-eko euri-bidea, Tabernas eta Alhamilla mendilerroaren hegoaldea” tokiak, hain zuzen ere.
Beste ekintza batzuen artean, KITen barneko euri-bideen, sakanen eta higadurak eragindako lur-sailen ingurumena berrituko da, besteak beste.
Cabrera mendilerroko saihesbidearen ingurumenaren bideragarritasuna posible da, Sorbaseko tunelaren eraikuntzari esker. Cabrera - Bedar mendilerroaren KITaren azpitik igaroko da tunela eta 7,5 km-ko luzera izango du.
Faunari dagokionez, dortoka greziarra babesteko neurriak ditu IIAk. Mehatxatutako espezie hori presente baitago Cabrera mendilerroko saihesbidean eta bideko beste hainbat puntutan.
Helburu horretarako, xehetasun-azterketa bat egingo da, Andaluaziako Juntarekin elkarlanean, dortoka greziarraren banaketa zehazteko, eman beharreko urrats espezifikoak kokatzeko eta babes neurriak, neurri zuzentzaileak edo osabidezko neurriak proposatzeko.