2014-2020 aldia
2014-2020 aldirako 1.478,3 milioi euroko laguntzak aurreikusi dira. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF), Espainiako 2014/2020 Eskualde Anitzen Programa Operatiboa, 7. Helburu Tematikoa: Garraio jasangarria programaren barruan, 1.286.6 milioi euro eman ditu. Halaber, 3,4 milioi euroko EGEF laguntzak eman ditu Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak(ikus I+G+b arloko finantzaketa) eta, bestetik, Europar Batasuneko "Europa konektatu" mekanismoak (CEF), 188,3 milioi euro. (2020ko abenduaren 31ko datuak)
MADRIL – SEVILLA ABIADURA HANDIKO LINEA
2014-2020 epean:
(2020ko abenduaren 31ko datuak)
MADRIL – BARTZELONA – FRANTZIAKO MUGA ABIADURA HANDIKO LINEA
MADRIL – VALLADOLID ABIADURA HANDIKO LINEA
MADRIL - GAZTELA-MANTXA - VALENTZIAKO ERKIDEGOA - MURTZIAKO ESKUALDEA ABIADURA HANDIKO LINEA
MADRIL – GALIZIA ABIADURA HANDIKO LINEA LUBIÁN - OURENSE TARTEA
ATLANTIKOKO ARDATZA
GASTEIZ – BILBO - DONOSTIA - FRANTZIAKO MUGA ABIADURA HANDIKO LINEA
MADRIL – EXTREMADURA – PORTUGALGO MUGA ABIADURA HANDIKO LINEA
ANTEQUERA – GRANADA ABIADURA HANDIKO LINEA
ALMERIA – MURTZIA ABIADURA HANDIKO LINEA
PALENTZIA - LEON ABIADURA HANDIKO LINEA
VENTA DE BAÑOS- BURGOS - GASTEIZ ABIADURA HANDIKO LINEA
ATOCHA – CHAMARTIN LOTZEKO ABIADURA HANDIKO TUNEL BERRIA
Trenbidea muntatzea eta tunela martxan jartzeko prozesua optimizatuko duen Atocha-Torrejón de Velasco tartea handitzeko instalazioak Europar Batasuneko "Europa konektatu" mekanismoarekin batera finantzatuko dira 2014-2020 aldian, 9,9 milioi euroko laguntzarekin.
Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF) Europako Egitura eta Inbertsio Funtsen (EIE Funtsak) barruan dago, Europako Gizarte Funtsarekin (EGF), Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsarekin (FEADER) eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsarekin (FEMP) batera.
Funts horien helburua da lurralde guztien lehiakortasuna eta konbergentzia sustatzea, eta funtsezko tresna dira Espainiaren garapen-erronka nagusiei aurre egiteko eta Europa 2020 Estrategia aplikatzeko.
Europa 2020 Estrategia EBk hamarkada honetan izango duen hazkunde- eta enplegu-agenda da. Hazkunde adimentsua, jasangarria eta integratzailea adierazten du, Europako ekonomiaren egitura-akatsak gainditzeko, lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko eta merkatu iraunkorreko gizarte-ekonomia sostengatzeko.
Espainiako Erresumak Europako Batzordearekin Elkartzeko Akordioa sinatu zuen 2014ko urriaren 30ean. Akordio horretan, herrialde osoan Europako Egitura eta Inbertsio Funtsak ahalik eta hobekien erabiltzeko estrategia ezartzen da.
Europako Egitura eta Inbertsio Funtsak (EIE Funtsak) Espainiako Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak kudeatzen ditu.
Europako Erregelamenduak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 Erregelamendua eta Batzordearen 480/2014, 821/2014, 1011/2014 eta 2015/207 Erregelamenduak.
Para completar los itinerarios del nivel de la red básica (core) ferroviaria de la RTE-T, tanto para transporte de viajeros como de mercancías y adecuar la red de ferrocarril convencional a los estándares europeos, definidos en el reglamento RTE-T como ancho de vía, electrificación, capacidad de tren, etc., así como para la priorización de los corredores Mediterráneo, Atlántico y la interconexión entre ambos, fomentando la integración modal, se ha definido la siguiente línea de actuación:
Europar Batasuneko “Europa konektatu” Mekanismoa (CEF) Europar Batasunaren tresna bat da, Europa barneko garraio-, telekomunikazio- eta energia-sareen interes komuneko proiektuei finantza-laguntza emateko.
Laguntza hauen helburua da Europako garraio-sarea garatzea eta hobetzea, eta, aldi berean, mugikortasun-irtenbide jasangarriak eta berritzaileak sustatzea.
Europako Batzordeko INEA agentziak kudeatzen ditu laguntza horiek, urteko deialdien bidez, eta bildutako eskaeren artean lehian ematen dira.
Europako Erregelamenduak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1315/2013 eta 1316/2013 Erregelamenduak.