Abiadura Handiko sarea
LAV Córdoba–Málaga
LAV Madrid-Barcelona
LAV Levante
Programas de actuación
Programako jarduketa azpimarragarriak
Progamako jarduketa azpimarragarriak
Ondarea zaintzeari buruzko informazio gehiago
Adif-Abiadura Handia enpresak gaiari buruz indarrean dagoen legeria ez ezik, bere irismenean dauden baliabide guztiak erabiltzen ditu helburu berriak ezartzeko.Helburua hau da: abiadura handiko linea bat eraikitzeak eta martxan jartzeak ekarritako onurak hiritar guztien ondarea mantentzearekin bateratzea, bai ingurumenari bai kulturari dagokionean.
Ingurumen-inpaktuaren Adierazpena (DIA) oinarrizko erreferentzia da azpiegitura berri bat egiteko orduan, ingurunea behar bezala babesten dela ziurtatzeko jarraitu beharreko jarraibideak ezartzen baititu.Ondorioz, neurri zehatz ugari hartzen dira, hala nola geldialdi biologikoak errespetatzea, hondakinak tratatzea, fauna igarotzeko pasabideak instalatzea eta abar.
Ingurumena babestea ez da ingurune naturalera soilik mugatzen, arkeologia edo paleontologia balioa duten espazioak ere barne hartzen ditu.Legeak zehazten duenez, beharrezkoa da espezialistak egotea obrak dirauten bitartean, ager daitezkeen aztarnak hauteman eta, behar balitz, aztertu eta babesteko.Batzuetan, arkeologoek aldez aurretik ezagutzen dute aurki daitekeena, arkeologia-laginei esker. Horietan, dagoeneko ezagunak diren aztarnategien inbentarioa aurkitzen baita.
Hala ere, beste zenbait kasutan, obrei esker, balio handiko aztarnak azaleratu dira eta erabakigarriak izan dira ikerketa zientifikoan aurrera egiteko. Hain zuzen ere, Fuentes (Cuenca) udalerriko Lo Hueco paleontologia-aztarnategia, bere generoko Europa ekialdeko garrantzitsuenetakoa, guztiz ustekabean aurkitu zen Madril – Gaztela-Mantxa – Valentziako Erkidegoa – Murtziako Eskualdea Abiadura Handiko Linearen plataformaren lanak egiterakoan.
Espainiako teknologiari buruzko informazio gehiago
Adibidez, tren-zirkulazioaren kudeaketan lan nabarmena egiten da Espainian, DaVinci sistemari esker; Marokoko eta Lituaniako tren-enpresek kontratatu dute.Azpimarratu beharko litzateke, halaber, Espainia ERTMS seinalizazio-sistema gehien ezarri duen Europako herrialdea dela (Adif Abiadura Handia enpresara eta Adif-era atxikiak barne. Ikusi bi entitateetako Sareei buruzko Adierazpena). Era berean, zabalera automatikoki aldatzeko sistema ere nabarmendu behar da, interes handikoa baita Errusiarentzat eta beste herrialde batzuentzat, estandarra ez den beste zabalera bat baitute. Zabalera mistoari edo "hirugarren errailari" lotutako teknologia berrien garapena ere azpimarragarria da.
Gainera, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustuari esker, Adif-ek trenbide-produktuen eta -patenteen zorro handi bat eskura izan du munduko trenbide-sistema modernizatzeko.
Hori da, berriro ere, DaVinci sistemaren kasua. Sistema hori munduko trafiko-kudeaketako sistema aurreratuenen artean dago, eta aplikazio bakar batean integratzen ditu Erregulazio eta Kontrol Zentro baten elementuak osatzen dituzten sistema guztiak. Bestetik, trenbide-elektrifikazioaren eremuan, Adif-ek C-350 katenaria garatu du, espainiarra guztiz. Ez ditugu ahaztu behar trenbide-pasaguneak babesteko teknologia elektronikoaren garapen berriak, sareko puntu estrategiko horietan seguratsuna handitzea ahalbidetu baitute.
Trenen elkarreragingarritasuna
Bateragarritasun hori lortzeko ideia 1996an sortu zen, Europako zuzentarau bati esker, baino EBak 2005ean gomendatu zien estatu kideei ERTMS sortuko ziren linea berrietarako kontrol-sistema gisa erabiltzen hastea eta bazeuden lineak egokitzea.
Hala ere, hori gomendatu arren, Frantzia eta Alemania batzen dituen linean 7 seinalizazio- eta kontrol-sistema daude: trena horietatik pasatzeko horiek guztiak kabinan izan behar ditu, edo tarte bakoitzean kabinaz aldatu.
ERTMSa hainbat mailatan zatituta dago, eta handitzen doa sistemaren prestazioen arabera. 1. mailan trenbideko ekipoak trenari ematen dion informazioa aldizkakoa da, eta eurobalizen bidez egiten da; 2. mailan, aldiz, informazioa etengabe ematen dio, GSM-R irrati bidez.
Espainiak abiadura handiko lineetan ERTMS sistema ezartzea erabaki zuen, Europako zuzentaraua aplikatzeko eta elkarreragingarritasuna ahalbidetzen duen sistema horren aldeko apustua egiteko.
Espainia funtsezkoa izan da ERTMS sistemaren ezarpenean, garapenean eta arrakastan, eta sistemaren funtzionamendu egokiaren nazioarteko erreferenteetako bat izan da. Europako gainerako herrialdeei erakutsi diegu hornitzaile guztien arteko elkarreragingarritasun teknikoa posible dela, ezarritako sistema delako, puntualtasun- eta fidagarritasun-maila handiekin.