Antequera - Granada linea
Egitura garrantzitsuak

Lineak dituen 31 bidezubi eta 7 tunelen artean hauek dira nabarmenenak.
Archidona bidezubia altzairu eta hormigoizkoa da, 3 km baino gehiago ditu eta Antequera-Granada AHLako luzeena da. Peña de los Enamorados-Archidona eta Archidona-Arroyo de la Negra tarteen artean dago, biak Archidona udalerrian (Malagako probintzia). Eremuko akuiferoan kalterik ez eragiteko eraiki zen.
3.150,5 m-ko luzera du: ertzetan 35 m-ko bi bao, 50 m-ko 59 bao eta erdian 6 m-ko bi bao ditu. Bidezubiaren plataformak 14 m-ko zabalera du, trenbidearen platadormak bezala.
Bidezubia hormigoi eta altzairuzko egitura da, tuneletik ateratzen da eta Archidona ibarreko olibondoen gainetik pasatzen da, Peña de los Enamorados haitzaren begiradapean.

Proiektuaren baldintzatzaile nagusiak hauek izan dira:
- Luzera handia. 3.150,5 metro
Antequera-Granada AHLako luzeena da. - Eremuaren sismikotasun handia
- Pilareen batezbesteko altuera 25 metro da.
- Trenbidea ahozabaltzeko aparaturik gabe taulan.
Mantentze-lanak direla-eta trenbidea dilatatzeko aparatuak estribuetan bakarrik dituen Espainian proiektatu den egiturarik handiena da.
Horrek guztiak bidezubi berezi bat eratu du, erdiko puntu finko bakar bat eta taula misto bat dituena, hormigoizkoek baino malguagoa eta masa txikiagokoa, faktore erabakigarriak ekintza sismikoen bilketa onartzeko moduko balioetara mugatzeko.
2.525,5 m-ko bidezubia Antequera-Peña de los Enamorados tartean dago, Antequera udalerrian (Malaga). Diseinuari eta eraikitze-prozesuari esker, Antequerako ibarreko nekazaritza-paisaia berezia izandako eragina murriztu zen.
Egiturak 49 bao ditu. Taula 14 m zabal da eta abiadura handiko bi trenbideak hartzeko gai da. Bidezubi honetako elementurik enblematikoena arku metalikoa da. Horri esker, A-92 errepidea gainditu daiteke. Euskarrien artean 90 metroko argia du eta 17 metroko gezia.
Pilareen altuera aldatzen doa trazaduraren profilera egokitzen baita; 27 m-ko altuera dute gehienez, A-92 errepidearen gaineko punturik hurbilenean.

Archidona tunelak 1.125,7 m ditu eta Archidona-Arroyo de la Negra tartean dago, Archidona udalerrian (Malagako probintzia). Hodi bakarreko tunela da eta trenbide bikoitza du.
Tunela Malagako probintziako ipar-ekialdean dago eta izena ematen dion mendilerroa zeharkatzen du, mendebaldetik ekialdera, A-92 autobia gainetik pasatuta. Gainera, Archidona bidezubiaren parean dago.

Quejigares tunela Arroyo de la Viñuela-Quejigares tartean dago, Loja udalerrian (Granada). Bi hodikoa da eta bi tunel paralelo ditu, bata 3.354,8 m-koa eta bestea 3.378,2 m-koa.
Tunela A-92 autobiaren azpitik igarotzen da eta oinezkoentzako 6 ebakuazio-galeria ditu, bakoitza 500 metrotik behin.