Levanteko linea
Linearen ibilbide nagusia

Lineak ingeniaritza-erronka handia ekarri dio gure herrialdeari, eta trenbide-eraikuntza paregabe asko sortu ditu, ondoren zehatzago azalduko ditugunak.
Puerta de Atocha geltokitik abiatuta, linea Cuenca eta Motilla del Palancar aldera doa. Cuencako herri horretan kokatzen da proiektuaren lehen bidebanatzea: adar batek Valentzia eta Castelló aldera jarraituko du eta besteak Albacete eta La Encina aldera. Herri horretan, beste bidebanatze bat dago, Bartzelona eta Almeria arteko prestazio handiko Mediterraneoko korridorearekin lotzen duena. Hemen, zati bat Xativarantz eta Valentziarantz doa eta besteak hego-ekialderantz jarraituko du. Monforte del Cideraino iritsiko da, eta bertan beste bidebanatze bat dago: adar bat Alacanterantz doa zuzenean eta bestea Murtziarantz eta Cartagenarantz.
Oraingoz, abiadura handiko trenek Sevillara eta Levantera bidean, Madril eta Sevilla arteko egungo azpiegitura erabiltzen dute Torrejon de Velasco herrian banatu arte. Aurrerago, beste plataforma bat egongo dela aurreikusten da, aipatutako plataformaren paraleloa eta harekin konektatua. Horrela, Sevillako lineako trenak Levantekotik sar daitezke Madrilen, eta alderantziz.
Tarte hori Madril, Toledo eta Cuenca probintzietatik igarotzen da, Motilla del Palancarreraino, Albacete eta Valentziara doazen tarteekin bat egiten duen arte.
Madril-Sevilla lineako 27. kilometroan hasten da, Torrejón de Velasco herri inguruan.
Konexio guztiak maila desberdinetan egiten dira, maila desberdineko gurutzaketen bidez. Diseinatutako geometriari esker, egungo Madril-Sevilla trenbide bikoitzarekin nahiz etorkizuneko laukoizpenarekin lotu daiteke.

Trazadurak Regajaleko Natura-erreserba tunel baten bidez zeharkatzen du, eta Horcajada herrirantz eta Cabreja garaietarantz doa; ia 4.000 metroko luzera duen tunelari esker garaiak zeharkatzen ditu (tarteko tunelik luzeena da).
Ondoren, Cuencako mendilerroa zeharkatzen du, Túnel del Bosque tunelaren bidez (3.100 metro baino gehiagoko luzera du), eta, jarraian, 2 milareneko maldako 2 kilometroko tarte bat dago, non Cuenca Fernando Zóbel geltokia dagoen.
Fuentesen, Cuencan, dinosauro-fosilen aztarnategi bat aurkitu dute obrei esker.
Fuentes igaro ondoren, linea lehen bidebanatze handira iristen da, Motilla del Palancarrera, eta bertatik abiatzen dira Valentziarako zuzeneko adarra eta hegoalderantz doana, Albaceterantz.
Torrejón – Motilla del Palancar tarteko azpiegitura garrantzitsuak:

- REGAJALEKO TUNELA (Aranjuez-Ontigola tartea),
4,7 km-ko luzerakoa, linea osoko elementurik garrantzitsuenetako bat da, bai geologia- eta geoteknia-ikuspegitik duen exekuzio konplexuagatik, bai zeharkatutako eremuaren ingurumen-balioagatik; izan ere, inguruetan El Regajal Natura-erreserban dagoen "Ontigolako itsasoa" hezegunea dago. - HORCAJADAKO TUNELA (Horcajada-Naharros tartea)
4.000 metro - CUENCA FERNANDO ZÓBEL GELTOKIA
- CIGÜELA IBAIAREN GAINEKO BIDEZUBIA. (Tarancón pasata)
1.600 metro
Tartearen zatirik konplexuena, bai orografiaren bai ingurumenaren aldetik, Jucar ibaiarekiko gurutzaketa da.
Zailtasun orografiko hori gainditu ondoren, Albacete hirira sartzeko lautadara iritsiko gara. Tarte hori gaur egungo geltokian amaituko da; geltokia berritu egin da abiadura handia jasotzeko. Gainera, linearen igarobide garrantzitsua da, Alacantera eta Murtziara jarraituko baitu.
Albacetera abiadura handia iristean, trenbide-zerbitzu guztiak modernizatu dira eta bidaiarientzako eraikin berri bat eraiki da.
Proiektuak Albaceteko instalazioak modernizatu ditu, abiadura handiaren etorrerak eskatzen dituen erabilera berrietara egokitzeko eta bidaiarientzako zerbitzu osagarrien sare oso bat sortzeko.


Ia 25 kilometro tunel ditu, beste 11 kilometro bidezubi, eta geltoki bat Requena eta Utiel herrien inguruan.
Abiadura handiko lineako tarte enblematikoa da, zailtasun tekniko handikoa, eta eraikitzeko orduan exijentziarik handiena duena, tartearen hainbat puntutan zeharkatutako lurraren orografia dela eta.
Albaceteko tartearekin duen loturatik abiatzen da, Motilla del Palancarren, eta Cuenca eta Valentzia probintzietatik igarotzen da.
Ibilbideak aurrera jarraitzen du, zailtasun handirik gabe, A-3 autobidearen ondoan, Hoces del río Cabriel Natura-erreserbaraino. Eremu horretan, ingeniaritza-lan garrantzitsuak hasi ziren, konplexutasun tekniko handiko tunel eta bidezubiak eraiki baitziren.
Hemen dago Contreras urtegiko biaduktua; 261 metroko argia du eta Europako trenbide-sareko hormigoizko arku handienaren errekorra hautsiko du.
Arroilen zailtasun orografikoak gainditu ondoren, trazaduraren bigarren zatia hasten da. Hasieran, eremu lauak eta malda leunak ditu.
Eremu horretan, azpiegitura garrantzitsuenen artean, Magro ibaiaren eta A3 errepidearen gaineko bidezubia dago, San Antonio de Requena herritik eta Requena – Utiel geltokitik gertu.
Puntu horretatik aurrera, linea etengabe jaisten hasten da Hoya de Buñol mendi-hobiraino, Cabrera mendilerrotik igaroz.
Gune honetan Cabrerako tunela dago; lineako luzeena da 7.250 metro baititu. Tuneladora bidez induskatu da, eta Valentziako Erkidegoan lehen aldiz erabili da makina mota hori.
Lanak hasi zirenetik, tuneladorak 7 aldiz gainditu du zulaketaren munduko errekorra.
Cabrera mendilerroa pasata, Buñol eta Valentzia arteko ibilbidearen azken zatira hurbiltzen da linea.
Gune honetan, Torrenteko tunel artifizialaren (ia 3.000 m) azpiegiturak nabarmentzen dira, baita Rambla del Gallo gaineko pasabidea ere; beste garraiobide batzuk zeharkatzen dituzten bidezubi eta pergola batzuek osatzen dute.
Turia ibaiaren gaineko bidezubi berezi baten bidez iristen da Valentziara, eta Almusafeseko salgai-trafikorako zabalera mistoko bi bide izango ditu.
Abiadura handiak eraldaketa nabarmena ekarriko du Levanteko hiriburuko Trenbide Arteria Sare osoan; izan ere, zabalera iberiarreko instalazioak eta zerbitzuak hobetuko dira.
4.200 metroko luzera duen lurperatze baten bidez sartzen da Valentzian.
Iparraldeko geltokia birmoldatu eta handitu egingo da, tren zerbitzu berriei erantzuteko.
Hirirako berreskuratutako eremuetan, jarduketa nabarmenena hiri-parke handi bat sortzea izango da.
Iparraldeko geltoki berriaren lanak egin arte, abiadura handiko zerbitzuak Valencia Joaquin Sorolla geltoki berrian emango dira, egungo geltokiaren mendebaldean.
Motilla del Palancar - Valentzia tarteko azpiegitura garrantzitsuak
CONTRERAS URTEGIKO BIDEZUBIA (Contreras – Villargordo del Cabriel tartea)

Orain arte, Espainiako trenbide-sareko hormigoizko zubi batean egindako arkurik handiena du, 261 metroko argia eta 37 metroko gehieneko altuera baititu. Bidezubia Javier Manterola ingeniariak diseinatu du. 578,25 metroko luzera du eta eraikuntza benetako erronka izan da, tren-eraikuntza eta -ingeniaritzaren arloan duen zailtasun teknikoagatik.

ISTMOKO BIDEZUBIA. (Contreras – Villargordo del Cabriel tartea)
830 m eta uraren gainetik 80 m-ko altuera
MAGRO IBAIAREN ETA A-3 ERREPIDEAREN GAINEKO BIDEZUBIA
1.158 metro. CV-450 errepidea eta A-3 autobidea pasatzen ditu, eta Magro ibaiaren ibarra saihesten du, nekazaritza-kalitate handikoa baita. Pilareak ditu horretarako, eta 15 metro baino pixka bat altuagoak dira.
REQUENA - UTIEL GELTOKI BERRIA (San Antonio de Requena eta Requena azpitartea)

Iraunkortasun-eredu bati jarraituz eraiki da, eta horrek esan nahi du konpromiso berezia hartu dela ingurumena errespetatzeko eta ingurumen-inpaktua minimizatzeko, eta energia eta baliabide naturalak koherentziaz erabili direla.
CABRERAKO TUNELA
7.250 km. Valentziako probintziako Siete Aguas eta Buñol herrien artean kokatua, linea berriaren lanik konplexu eta garrantzisuenetako bat da. Bi hodi paraleloz osatuta dago eta horien arteko konexio-galeriak ditu 400 metrotik behin. Armarri bikoitzeko tuneladora bidez induskatu dira. Bi hodietako bat amaitu ondoren, tuneladora bera desmuntatu eta berriro muntatu zen beste hodiaren indusketarekin jarraitzeko. Tunela zulatzeko lanetan, zazpi aldiz gainditu da tuneladora handiekin egindako zulaketen eguneroko munduko errekorra. 2007ko irailean gainditu zen lehen aldiz munduko errekorra, egun batean 65,6 metro zulatu eta hormigoizko 41 eraztun jarri baitziren. Lortutako maximoa 2008ko abuztuan erdietsi zen, 92,8 metroko zulatu eta hormigoizko 58 eraztun jarri baitziren.
TORRENTEKO TUNEL ARTIFIZIALA
2.990 metro
A-3 ERREPIDEAREN ETA RAMBLA DEL GALLO EREMUAREN GAINEKO BIDEZUBIA
930 metro. A3 errepidearen eta Rambla del Galloren gainetik pasatzen da. Bidezubi eta pergolen segida batek osatzen du; bi pergoletatik lehena A-3aren gainean gurutzatzen da, erdiko bidezubia Rambla del Gallo gainean eta bigarrena Madril-Valentzia ohiko zabalerako trenbidearen gainean.
PICAYA - VALENTZIA TARTEKO PERGOLA
Abiadura Handiko bi linea batzen diren puntua: Madril – Valentzia (zuzena, Motilla del Palancarretik) eta Xátiva-Valentziatik datorrena.
TURIA IBAIAREN GAINEKO BIDEZUBIA
571 metro. 23,5 metroko zabalerako taulari esker, abiadura handiko bide bikoitzaz gain, Almusafesetik salgai-trafikorako datozen instalazioak eta zabalera mistoko bideak ere jar daitezke gainean.
VALENCIA JOAQUÍN SOROLLA GELTOKIA

Geltokiak zabalera internazionaleko 6 trenbide eta zabalera iberiarreko 3 ditu. Zabaleren aldagailu bat ere badu, trenak abiadura handiko linean eta iberiar zabalerako ohiko lineetan zirkulatzea ahalbidetzen duena.
Valentziako tren arteria sarea birmoldatzeko hitzarmena 2003ko otsailaren 26an sinatu zuten Sustapen Ministerioak, Valentziako Generalitateak, Valentziako Udalak, RENFEk eta TAKak, eta 2003ko ekainaren 19ko 4525. DOGVan argitaratu zen.
Valencia parque central
Valencia parque central elkarteak lanean jarraitzen du trena Valentzia hirian integratzeko.

Linearen martxan jarritako bigarren tarte handiena da; 2013ko ekainean jarri zen abian, eta horri esker eraman ahal izan da abiadura handia Costa Blancara.
Azpiegitura garrantzitsuak eraiki dira ibilbidean eta 2 helmuga berri gehitu dizkio AVE konexioa duten helmugen zerrendari: Villena eta Alacant. Ibilbidean, 27 bidezubi eta lau tunel eraiki dira. Bi bidebanatze handi ditu: Encinako korapiloa eta Monforte del Cideko bidebanatzea.
Encinako korapiloa Valentzia, Albacete eta Alacant probintziek bat egiten duten puntuan dago. Madril/Albacete, Valentzia eta Alacant/Murtzia konektatzen dituzten trenak banatzeko eta elkartzeko puntua da.
Monforte del Ciden plataforma Alacanterantz bidebanatzen da alde batetik, eta Elx, Orihuela eta Murtziako Eskualderantz bestetik.
Villenako Abiadura Handiko geltoki berriak abiadura handia ekarri du barrualdeko eskualdeetara eta Alto Vinalopó eskualdearekin muga egiten duten probintzietara.
Alacanten, abiadura handiari esker, trenbide-sarea asko aldatu da eta geltokiak trafiko berrietara egokitu dira; instalazioak eta zerbitzuak nabarmen hobetu dira.
Ibilbide honek 100,5 km ditu zabalera iberiarrean, abiadura handirako egokituta, eta bi tarte handiak eraiki ondoren jarriko da martxan: Albacete- Alperako saihesbidea, eta Alperako saihesbidea - Encinako korapiloa.
Encinako korapiloa - Xativa artean (I. fasea), plataforma egokitzea, trenbidea muntatzea, elektrifikatzea eta instalazioak egitea da proiektatutako obren xedea; salgaien, eskualdeko trenen eta aldirien etorkizuneko trafikoa hartuko du iberiar zabalerako trenbide bikoitzak.
Behin trenbide bikoitz hori zerbitzuan jarrita, trafiko guztia bertatik desbideratuko da, eta bigarren faseko lanak hasiko dira: bidaiarien zirkulaziorako abiadura handiko egungo plataforma nazioarteko zabalerako bide bikoitzera egokituko da.
Bartzelona eta Almeria arteko prestazio handiko Mediterraneoko korridorearekin bat egiten duen tartea da. Jadanik dagoen ohiko trenbidearen paraleloa da.
Xátiva-L 'Enova azpitartean, aztarnategi arkelogiko erromatar bat aurkitu zen, jatorrizko proiektua aldatzera behartu zuena, eta kontserbatzea ahalbidetuko zuten bi bidezubi eraiki ziren.
JÚCAR IBAIAREN GAINEKO BIDEZUBIA

Azpiegitura hau eraikuntza prozesuagatik nabarmentzen da, ondoko toki batean eraiki bazen eta behin betiko kokapeneraino bultzatu baitzen. Hiru bao ditu, 32, 80 eta 32 metroko argiak dituzte, hurrenez hurren.

Valentzia eta Castellóren arteko abiadura handiko tartearen ustiapena 2018ko urtarrilaren 23an hasi zen, eta horrek bultzada berri eta garrantzitsua eman zion Mediterraneoko korridoreari. Horrez gain, eskualdeen arteko garraio-sistema hobetu zuen, Castellóko probintzia Madrilekin eta Gaztela-Mantxarekin egituratzea errazten baitu.
Lehen fase honetan, Adif AH enpresak 74 km-ko luzera duen Valentzia-Castellón tarteko trenbide bat zabalera mistora egokitu du eta, horretarako, hirugarren errail bat eta gainegituraren elementu guztiak (elektrifikazioa, segurtasun- eta komunikazio-instalazioak, geltokiak, etab.) ezarri ditu.
Lanen helburua da trenbide-azpiegitura gaitzea, zabalera estandarreko (1.435 mm) zein ohiko zabalerako (1.668 mm) zirkulazioetarako egokia izan dadin. Horri esker, abiadura handia Castellóra irits daiteke, eta aldiriko trenen, distantzia ertain eta luzeko trenen zirkulazioarekin eta salgai-zirkulazioarekin bateratu daiteke.
Alacanteko probintzian 119 km linea eraikitzen ari dira. Tartea Encinako saihesbidetik hasi eta Monforte del Cidera doa; bertan, plataforma Alacanterantz bidebanatzen da alde batetik, eta, Elx, Orihuela eta Murtziako Eskualdera bestetik.
Ibilbidean azpiegitura nabarmenak egin behar izan dira, hala nola Vinalopoko bidezubia (1.481 metro), abiadura handiko linea osoko luzeena dena, edo Barrancadaseko tunela (Camara eta Umbría de Salinas mendilerroak zeharkatzen ditu eta Alacanteko probintzia osoko luzeena da).
Villenako geltoki berriari esker Alacanteko barrualdeko eta Murtziako iparraldeko eskualdeetako herritarrek abiadura handia eskurago izango dute.
Monforte del Ciden Murtziako Eskualdera eta Alacanteko hiriburura sartzeko etorkizuneko lineen bidebanatzea dago.
Abiadura Handiko trenak lur azpitik sartu ziren Alacanten, 2 kilometro inguruko bideari esker.
Abiadura handiak eraldaketa nabarmena ekarriko du Alacanteko Trenbide Arteria Sare osoan; izan ere, zabalera iberiarreko instalazioak eta zerbitzuak ere hobetuko dira.
Geltokia tren-zerbitzu berriak jasotzeko handitu eta birmoldatu da.
BARRANCADASETAKO TUNELA
2.890 metro luze (Sax – Elda tartea)
VINALOPÓKO BIDEZUBIA

1.481 metro. Abiadura Handiko Lineako luzeena da. Medio Vinalopó eskualdean dago, Monóvar-Novelda tartean. Zailtasun tekniko handiko gunea da, bere desnibel etengabeek hainbat bide eta trenbide, hidrologia, nekazaritza eta zerbitzu soluzio hartzea eragin baitute.

MONFORTE DEL CIDEKO BIDEBANATZEA
Abiadura handiko trena Alacantera, Elxera eta Murtziara banatzen duen korapiloak hiruki bat osatzen du, hiru hirien arteko lotura ahalbidetzen duena. Alde batetik, Madril-Alacant abiadura handiko linea dago (5,72 km). Halaber, beste bi linea daude, Elxera eta Murtziara, trenbide bikoitzekoak (4,15 km) eta hirukia adar batek ixten du; trenbide bakarrekoa da eta Elxerako lineatik hasi eta Madril-Alacant lineara doa (2,66 km).
VILLENAKO ABIADURA HANDIKO LINEA
Abiadura handiko geltoki berria Villenatik 6 km hegoaldera eta A-31 autobiatik 2,5 km mendebaldera dauden lurretan dago.
Eraikinak 4.526 m2-ko azalera eta bi nasa izango ditu, eta iraunkortasun integraleko irizpideak aplikatuko dira diseinuan, eraikuntzan eta kudeaketan.
ALACANTEKO GELTOKIA
Alacanteko geltokia abiadura handira egokitzeko lanak "Alacanterako sarbideak II. fasearen" barruan kokatzen dira. Alde batean "Alacanterako sarbideak I. faseak" mugatzen du eta, beste aldean, Alacanteko geltokiak, Alacanteko hiriburuko trenbide-lurretan zehar.
Lanak Alacanteko Alta Velocidad Nodo de Transportes (Avant) elkarteak finantzatu ditu. Elkarte hori Sustapen Ministerioak, Adif eta Renfe Operadora enpresen bidez, Valentziako Generalitateak eta Alacanteko Udalak osatzen dute.
Geltokia handitzeko sei bideko trenbide-lautada bat (4 UIC zabalerakoak eta gainerako 2ak zabalera iberiarrekoak), eta hiru nasa, iparraldean, erabili dira. Abiadura handira egokitzeko, geltoki ondoko espazioa behar izan da ontziratze-eremua eraikitzeko eta abiadura handiko zerbitzuetarako nasak egungo geltokiko bidaiarien eraikinarekin lotzeko.
Gainera, taxiak, alokairuko ibilgailuak eta autobusak aparkatzeko eta trenak hornitzeko guneak daude, besteak beste.


Monforte del Cid-Murtzia tartea EGEFak kofinantzatu du eta 61,7 kilometroko luzera du; horietatik 46,2 kilometro Alacanteko probintzian daude, eta gainontzeko 15,5 kilometroak Murtzian. Martxan jartzean Elx, Vega Baja eta Murtzia abiadura handiko sarera konektatuko dira.
Tartea Monforte del Cid-Callosa de Segurako tunela (33,5 km) eta Callosa de Segurako tunela-Murtzia (28,2 km) azpitarteetan banatuta dago. Azpiegiturarik esanguratsuenak Callosa de Segura (2.020 m), El Murón (1.730 m), Elx (1.288 m), La Temerosa (430m) eta El Carrús (371 m) tunelak dira; guztiak Alacanteko probintzian daude eta guztira 5.839 metroko luzera dute, hau da, ibilbide osoaren % 9,46.
Tarte horretan, ibilbideko bost geltokitan jarduketak egitea ere aurreikusten da; horietatik hiru (San Isidro-Albatera-Catral, Orihuela eta Beniel) ohiko zabalerako zerbitzuan daude jada.
Murtziarako sarbideak
Trenbidea eskualdeko hiriburuan integratzeko proiektuaren lehen faseko obrak egiten ari dira gaur egun. Obra horiek bateragarriak izango dira ondorengo faseetako beste jarduketa batzuekin, hala nola dagoen plataforma egokitzearekin eta Murtziarako sarbideko bide batean hirugarren erraila ezartzearekin( El Regueróngo saihesbidetik Murcia del Carmen geltokiraino).
Tarte horretan, abiadura handiko trenbide-sare nazionalean dagoen pergolarik handiena eraiki da, El Reguerón kanala zeharkatzeko diseinatua.
Ondorengo faseetan, lurperatzea handitu, Los Garreseko trenbide-pasagunea kendu eta trazadura iragazgaiztuko da.