Madril-Galizia linea
Ourense - Santiago ardatza

Ourense-Santiago ardatza Ipar/Ipar-mendebaldeko Trenbide Korridorearen parte da eta penintsulako ipar-mendebaldea erdialdearekin eta iparraldearekin konektatzea ahalbidetuko du, Madril-Segovia-Valladolid ardatzaren bidez.
Santiagon Atlantikoko Ardatzarekin (Ferrol-A Coruña- Santiago-Pontevedra-Vigo-Portugalgo muga) batzen da. Hori ere eraikitze-prozesuan dago. Santiago eta A Coruña arteko Atlantikoko Ardatzaren tartea (62 km) guztiz hobetu eta elektrifikatu zenean, Ourense eta A Coruña arteko konexioa (150 km) martxan jarri zen, 2011ko abenduaren 10ean.
Ourense-Santiago tartetko obretarako (plataforma, trenbidea eta instalazioak) inbertsioa 2.547 milioi eurokoa da. Santiago eta A Coruña tarteko inbertsioak gehituz gero, Espainiako Gobernuak 3.300 milioi euro jarri ditu.

87,55 km-ko trazadura kalitate-parametro handienekin diseinatu da nazioarteko UIC zabalerako bide elektrifikatu bikoitzerako (1.435 mm), baina, lehen etapa batean, iberiar zabalerako bidea (1.668 mm) jartzea erabaki da, balio anitzeko trabesarekin, Ardatza isolatuta gera ez dadin Olmedo/Medina del Campo eta Ourense artean, Madril-Galizia abiadura handiko linea zerbitzuan jarri arte. Konponbide horri esker, ez da beharrezkoa zabalera aldatzaileak eraikitzea, ez eta Santiago-A Coruña linean hirugarren trenbidea eraikitzea ere.
Linea berriak tren-seinalizazio eta segurtasunerako sistemarik aurreratuenak izango ditu.
Linea eraikitzea zaila izan da, zeharkatzen duen orografiagatik. Orografiaren zailtasuna gainditzeko, 31 tunel, 29,3 km guztira lur azpian, eta 38 bidezubi, 20,4 km guztira, eraiki behar izan dira. Ibilbidearen % 57 baino gehiago tuneletatik edo bidezubietatik igarotzen da.
- 38 bidezubi, 20,4 km guztira
- 31 tunel, 29,3 km guztira
Bidezubia
Bidezubi luzeenen artean Arenteiro (1.444 m), Viñao (1.357 m) eta Deza (913 m) ibaien gainetik igarotzen direnak ditugu.
Altuenen artean, Barbantiño ibaiaren gainetik pasatzen dena dago, 97,9 m-ko altuera baitu.

Tunelak
Ibilbidearen tarte horretan tunelik luzeenak daude eta Burata tunela (4.068 m) da eranguratsuena, Ourense-Santiago Ardatzeko luzeena baita. Tunelak, gainera, galeria paraleloa du, behealdeko sekziokoa eta tunelarekin konektatzen da 250 metrotik behin; mantentze-lanetarako ibilgailuak eta larrialdietarakoak sar daitezke tunelean.
Beste tunel esanguratsu batzuk: Outeiro (2.866 m.), Piteira (2.135 m.), San Fiz (2.135 m.), Mundín (1.112 m.) eta Barro (1.494 m.) tunelak.
Bidezubia

Lalín-Santiago tartean hainbat bidezubi berezi daude. Rego de Lamas (287 m) bidezubia nabarmentzekoa da, duen tipologiagatik: AP-53 autopistaren gainetik pasatzen den tirante-zubia da.
Deza ibaiaren gaineko bidezubiak (1.175 m) eta O Eixo bidezubiak (1.224.4 m) erdiko arkuak dituzte, eta erdiarkuak eraisteko prozeduraren bidez eraiki dira; 96 eta 84 m-ko altuera dute, hurrenez hurren.
Sáramo ibaiaren gaineko bidezubia (1.465 m) lineako luzeena da.
Azkenik, Ulla ibaiaren gaineko bidezubia aipatu behar da, 2011ko San Telmo Saria jaso duena; Galiziako Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak Galiziako erkidegoan egindako ingeniaritza zibileko lanik onenari ematen dion saria da. Halaber, Egiturazko Hormigoiaren Elkarte Zientifiko Teknikoaren (EMOE) Obra Zibil Onenaren saria jaso du.
Zubiak 630 metroko luzera du, zutabearen gehieneko altuera 116,9 metrokoa da, eta erdiko arku handi bat du, 168 metrokoa, hegalean aurrera egiteko bi orga erabiliz eraiki dena. Horrek adierazten du obra zibil honen eraikuntza-proiektuaren benetako zailtasuna.
Duen tamaina dela eta, Ulla ibaiaren gaineko bidezubia Espainiako altuena da, bai zutabeen altuerari bai erdiko arkuaren geziaren altuerari (104,4 m) dagokienez.
Bidezubiak forma hori hartu zuen Ulla-Deza ibai-sistema zaintzeko eta, hala, Ingurumen-inpaktuaren Adierazpenaren eskakizunak betetzeko.
Hauek dira ibilbidearen zati horretako beste bidezubi garrantzitsu batzuk: Martixe (974 m), Covas (975,2 m) eta Besteiros (730 m).

Tunelak
Lalín-Santiago tartean 19 tunel egin dira guztira.
Tunelik luzeenak Carboeiro (1.420 m), Vilar do Xesta (1.215 m) eta Marrozos (1.158 m), Vila de Cruces (890 m), O Curro (840 m), Agro (820 m) eta A Pena (810 m) dira.
Lineak eraikitzeko aurrekontuaren zati bat proiektua ingurumenean integratzera bideratzen da; Ingurumen-inpaktuaren Adierazpena (DIA) betetzen da eta inguruan hobekuntzak egiten dira, borondatez.
Ourense-Santiago lineako zenbait puntutan, ingurumen-jarduketak aurrekontuaren % 33 ere izan dira, Lalín (Anzo)-Lalín (Baxán) azpitartean, hain zuzen.
Hartutako neurrien artean hauek daude: ibai-ekosistema eta tren-korridorea pasatzen den eremuko flora eta fauna zaintzea eta paisaia- inpaktua eta entzunezko eta ikusizko inpaktuak murriztea.
Gainera, 160.000 zuhaitz landatuko direla aurreikusten da eta hidroereiteko 2,9 milioi metro karratu eta ereiteko647.000 metro karratu. Zarataren kontrako babesa lortzeko 13.165 m2 -ko pantaila akustikoa eta zuhaitz-pantailazko 640 m lineal jarriko dira. Halaber, fauna pasatzeko 20 pasabide jarri dira, maila desberdinetan, baita ihes egiteko 134 mekanismo ere,
gimendu arkeologikoak egin dira, elementu berriak babestu eta katalogatu dira, esku-hartze eta indusketa arkeologikoak egin dira.
Trazaduran zehar, kontuan izan behar da balio kultural handiko
plataformaren itxigunean sar litekeen fauna bertatik atera ahal izateko.Bestetik, Galiziako Xuntako Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetza estuan aritu gara tre-konexio berriaren eraikuntzak eragindako ondare arkeologikoaren kontserbazioa bermatzeko. Horretarako, zundaketak eta se elementuak daudela, hala nola Carboeiroko garaia, Reguengoko errota edo Castriño de Bendoiroko aztarnategia. Gainera, "Cruceiro de Pazos" gurutzeaz aldatu eta haren garrantzia azpimarratu da, eta "Mámoa de Cousa Nova" industu eta horren garrantzia ere nabarmendu da.
Era berean, egitura jakin batzuen diseinuan kontuan hartu da ondare kultural gisa katalogatutako elementuak daudela: Portos ibaiaren gaineko bidezubia egitean kontuan hartu zen "Ponte Ceballos" zubitik hurbil dagoela eta Sáramoko bidezubiaren inguruan inbentariatutako garai bat dagoela.