Madril - Valladolid linea

Egitura garrantzitsuak

Jarraian, Madril-Segovia-Valladolid abiadura handiko lineako geltokia eta obra bereziak aurkeztuko dira

Segovia-Guiomar geltokia

 

Segoviako udal-mugartean dago, SG-20 hiriko errepidearen eta AP-61 autobidearen inguruan, eta horrek bertara sartzeko baldintza ezin hobeak bermatzen ditu.

5.100 m2-ko zabalera du, gutxi gorabehera. Eraikina trenbideak baino altuago dago, eremuaren topografia aprobetxatu baita.

Diseinuari dagokionez, argiaren kudeaketa nabarmentzekoa da. Estalkian argizuloak egin dira, barruan argi naturala bahetu eta homogeneizatzeko.

San Pedroko tunelak

Espainiako hirugarren luzeenak dira, soilik Pajaresekoaren eta Guadarramakoaren ondoren, eta Perthus eta Abdalajísen eraiki zirenak baino luzeagoak dira.

Bi hodi parelelo dira, 8.930 m dituzte eta bakoitza trenbide bakarrerako da.

 

Arroyo del Valle bidezubia

 

Lineako bidezubi nagusia da eta taula jarraituko Europako luzeena da.

Zubiaren berezitasuna, funtsean, diseinu lineal eta estilizatuan, ingurunean integratzen laguntzen baitu, Espainian aplikatutako eraikuntza-teknika berritzailean eta ingurumena errespetatzeko neurri apartekoetan datza.

Soto del Real eta Miraflores de la Sierra arteko paisaia-ingurune paregabean dago.
1.755 metroko luzera du, 27 baotan banatuta, 66 metroko argiak ditu eta pilareen altuera 80 m-koa da gehienez.

Arroyo del Valle bidezubiko erdiko baoak 132 m-ko argia du eta 49 m-ko gezia; arkuak, guztira, 2.500 tonako pisua du.

Guadarramako tunela

Europako laugarren tunelik luzeena eta munduko bosgarrena da; dituen bi hodietako bakoitzak 28,4 kilometroko luzera du.

Tunelen ibilbidea Miraflores de la Sierra (Madril) udalerriaren eta Segoviako hiriburuaren artean dago.

Zulaketa lanak 2005ean amaitu ziren eta 4.000 lagun aldi berean lan egitera heldu ziren.