Segurtasuna
Adif-en SGSCren ezaugarri nagusiak
SGSCren eskuliburuak erakundearen zirkulazioaren segurtasunaren kudeaketarako barne-esparrua ezartzen du. Erakundeak eta haren arloek zirkulazioaren segurtasunaren kudeaketa definitu eta ezartzeko erreferentzia-dokumentua da eta horretarako gidak eta prozedurak ditu.
Adif-en Zirkulazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren helburua da legezko eta arauzko betekizunak betetzea, bai eta zirkulazioaren segurtasunarekin lotutako jarduera guztietan aplikatu beharreko irizpideak ere.
SGSCk zirkulazioaren segurtasunean eskumena eta ardura duten alor eta sailak era zehatzean lotzen ditu.
Emergentziak. Autobabes eta Segurtasun Zentroa (CASH24)
Segurtasunaren eta babesaren kudeaketa Babes eta Segurtasun Zentroek (CPS) egiten dute. Zentro horiek lurraldeen arabera banatuta daude, eta berehala artatzen eta kudeatzen dituzte beren jarduera-eremuan gertatzen diren alertak eta alarmak, horiek tratatzeko behar diren baliabideak aktibatzen dituzte eta kudeaketa integralerako behar den informazioa jasotzen eta transmititzen dute. Lurraldeko CPSak Autobabeserako eta Segurtasunerako Zentroak (CASH24) koordinatzen ditu, H24 Sarea Kudeatzeko Zentroan integratuta.
Emergentzietarako telefonoa: 900 10 40 40
Adif
Printzipio horiek Adif enpresaren kanpo-eremura eta haren interes-taldeekiko harremanetara hedatzen ditugu.
Adif Alta Velocidad
Printzipio horiek Adif Alta Velocidad enpresaren kanpo-eremura eta haren interes-taldeekiko harremanetara hedatzen ditugu.