Garapenerako aktiboak
Tokiko garapenaren zerbitzura dagoen programa
Tokiko garapenaren zerbitzura dagoen programa
Garapenerako aktiboak programaren helburua erabiltzen ez diren aktibo higiezinak berreskura daitezen sustatzea da, gizarte- edo enpresa-proiektuetan berrerabiltzeko, erakundeekin, irabazi-asmorik gabeko erakundeekin edo enpresekin lankidetzan.
fenomenotzat ezagutzen dena. Adif-ek erabiltzen ez dituen aktiboak kokatzen diren lurraldeen garapen ekonomiko eta sozialaren zerbitzura jar daitezkeela eta jarri behar direla uste dugu. Hori da gure nahia eta programaren azken helburua.
Nori dago zuzendua?
Programak errentamendu-prezio bereziak ditu, eta pertsona juridikoek eta fisikoek eskura ditzakete*:
- Ekintzaileak, enpresak, kooperatibak eta autonomoak.
- Elkarteak, GKEak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
- Tokiko, probintziako edo erkidegoko instituzioak.
Erakunde horietakoren bat ordezkatzen baduzu, merkataritza- eta/edo gizarte-proiektuak aurkez ditzakezu edozein unetan urtean zehar.
* Eskatutako higiezin baten lizitazioaren kasuan, kaudimen ekonomiko frogagarria eskatuko da.
Higiezinen bilatzailea
Proposamenik duzu?
Horregatik guztiagatik, hauek dira proposamenak baloratzeko Gizarte Erantzukizunaren eta Jasangarritasunaren printzipioak:
- Proiektuaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoa
- Inguruan duen eragin soziala (lanpostuak, baliabide erakarpena...)
- Jardueraren izaera eta bertan alderdi sozialak eta ingurumenezkoak aplikatzea:
- Proiektuaren produktu edo zerbitzu mota
- Desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna
- Bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak kontuan hartzea
- Eraginkortasun energetikoa
- Ekonomia zirkularra eta hondakinen kudeaketa
- Etab.
Aliantzak eta lankidetzarako proposamenak
Gainera, proposamena onartzen bada, proiektuaren bideragarritasuna erraztuko duten baldintzak aplikatuko dira errentamendua negoziatzeko : epe luzerako alokairua, gabealdirako aukera, lege-esparruaren araberarako gutxieneko gizarte-errenta, etab.
Programan parte hartzeko eskaera-inprimakia
Programan parte hartzeko eskaera-inprimakia
Programako higiezinekin zerikusia duten proposamenek baino ez dute erantzunink jasoko, eta horietako bakoitzak erreferentzia bat dauka esleituta datu-basean, formularioan sartu beharrekoa.
Mesedez, proposamen bat egin aurretik, berretsi higiezinaren arduradunarekin interesatzen zaizun higiezinaren erabilgarritasuna. Eskuragarri dauden higiezinei buruzko informazioa aldian-aldian eguneratzen da, baina litekeena da programako higiezin bat konprometituta egotea kontsulta egiten den unean errendamendu-konpromiso hori programaren datu-basearen azken eguneratzearen ondoren gertatu delako. Higiezinak eskuragarri daude erakundeak edo errendatzeko interesa duen pertsonak proposamen irmoa egin arte.
Experiencias de éxito
- Casilla de la Aguada zaharra (Valladolid) Taberna-jatetxe bihurtua Aurkezpen-diapositiba
- Casilla de la Aguada zaharra (Valladolid). Aurreko egoera.
- Casilla de la Aguada zaharra (Valladolid). 1. bista
- Casilla de la Aguada zaharra (Valladolid). 2. bista
- Olvera geltokia (Cádiz). Aurkezpen-diapositiba Hotel-jatetxe bihurtua, Sierra bide berdearen alboan.
- Olvera geltokia (Cádiz). Argazki zaharra.
- Olvera geltokia (Cádiz). 1. bista
- Olvera geltokia (Cádiz). 2. bista
- Olvera geltokia (Cádiz). 3. bista
- Toral de los Vados geltokiko nasa (León). Udal liburutegi bihurtua.
- Villarubia geltokia (Kordoba): Orain adinekoentzako eguneko zentroa.
- Ayamonte geltokia (Huelva): Toxikomanoentzako erreabilitazio-zentro bihurtua.
- Cañada del Hoyo geltokia: Nazioarteko egoitza artistiko bihurtua.
- Cañada del Hoyo geltokia. Aurreko egoera.