Ideia- eta proiektu-proposamenak

Azpititulua sit amet consectetur adipiscing elit.

Prozedura

Badakigu inork ez duela bakarrik berritzen; horregatik, ate bat prestatu dugu edozein pertsonak edo erakundek trenbideko berrikuntza-proposamenak helaraz diezazkigun. Adif-ek kudeatzen duen azpiegituran aplikatzen diren ideiak edo proiektuak izan behar dute, baita zeharka ere. Ez da merkataritza-produktuak aurkezteko bidea. Iristen zaizkigun ideia-proposamen guztiak Adif-en I+G+B kudeaketa-sistemaren arabera aztertuko dira, UNE 166002 Arauak ziurtatzen duena.

Proposamen bat bidaltzeko bi modu daude:

  1. Posta elektronikoz, innovacion@adif.es helbidera, nor zaren, zertan datzan zure proposamena, zer aplikazio izango lukeen Adif-en eta zure ustez zer abantaila ekarriko lituzkeen adieraziz. Eman zurekin harremanetan jartzeko modua, zure proposamena jaso dugula adierazteko, behar izanez gero informazio gehiago eskatzeko eta prozesuaren aurrerapenaren berri izateko.
  2. Esteka honen bidez irekitzen den galdetegia bete eta galdera guztiei erantzun argi eta labur, zure proposamena ondo ulertu ahal izateko: 

    IREKI GALDETEGIA

Galderaren bat egin nahi baduzu edo zalantzaren bat izanez gero, idatzi postaz, helbide honetan: innovacion@adif.es.

Zure datu pertsonalak Adif-en fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horren helburua da www.adif.es web-orriaren bidez eskaintzen diren zerbitzuak eskuratzeko aukera ematea.