Kaxa-lagingailua
Trenbideko balastoaren laginak hartzeko gailua
Trenbideko balastoaren laginak hartzeko gailua, trenbidearen bankadan erabil daitekeena balastoaren ezaugarriak ezagutzeko eta geroago laginekin probak egiteko laborategi batean.
Trenbideen gainegiturari egonkortasun, malgotasun, drainatze eta iraunkortasun egokiak emateko ezinbestekoa da kalitate egokiko balasto homogeneoa erabiltzea eraikuntza-, mantentze- edo berritze-lanetan.
Denboraren poderioz, balastoa arrazoi anitzak direla eta kutsatzen da, eraginkortasuna galduz eta bere eginkizunak egiteari utziz, bai harrien ertzak edo balastoaren partikulak galtzen direlako, bai xeheen sarrera handia gertatzen delako. Horrela jarraitzen du balastoaren tratamendua edo berritzea beharrezkoa izan arte.
Kutsadura-maila zehazteko, beharrezkoa da aldian behin balastoaren laginak hartzea.Gaur egun, laginak hartzeko balastoaren bankadan egiten dira laginketak, eskuz eta normalean pala batekin.Laginketa horiek, bankadaren bizkarrean egin ohi direnak ahal den heinean trenbidea babesik gabe ez uzteko, lan suntsitzailea dira beti.Laginketan lortutako laginean dagozkion entseguak egiten dira, horien artean: granulometria-, erresistenzia- eta iraunkortasun-probak.
Prestatze-ekintzak
Abifaunaren talken aurkako pantailak ezartzeko gune potentzialen ikerketa eta definizioa
- Trenbide-atalen analisia eta ebaluazioa
- Abifaunaren populazioaren, maiztasunaren, gurutzatzearen eta heriotza-tasen aurretiko ikerketak.
- Trenen monitorizazioa eta talken erregistroa.
- Lehen emaitzen analisia eta ebaluazioa.
- Pantailak kokatzeko tarte zehatzen proposamena.
Hautatutako guneen abifaunaren talken aurkako pantailei buruz
Abifaunaren talken aurkako hesien eraginkortasunaren ebaluazioa.