Lege-oharra

Azpititulua sit amet consectetur adipiscing elit.

Adif - Alta Velocidad erakundearen WEB-ORRIA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1.Helburua

ADIF - Alta Velocidad enpresa-entitate publikoak www.adifaltavelocidad.es izeneko edo domeinuko web-orria sortzen eta eguneratzen du; orriak barne hartzen duen informazioa erabilera publikokoa izan daiten helburuarekin.Web-orri honetan sartzeak eta bertan nabigatzeak orriaren lege-informazioa eta erabilera-baldintzak, argi eta garbi, ezagutzen eta onartzen direla esan nahi du.Baldintza orokor hauen helburua web-orri honetan sartzea, nabigatzea eta orria bera erabiltzea arautzea da.Alabaina, baldintza orokor horietaz gain, Adif - Alta Velocidad erakundeak erabilera arautzen duten beste baldintza jakin batzuk ere jar ditzake.Baldintza orokorretan esandakoaren eta baldintza berezietan esandakoaren artean alderen bat sortuz gero, azkenekoetan esandakoa gailenduko da.

2.Aplikazio-eremua

Lege-ohar honek www.adifaltavelocidad.es atariko zerbitzuaren erabilera arautzen du. Adif - Alta Velocidad enpresa-entitate publikoak jartzen du ataria Interneteko erabiltzaileen eskura.Adif - Alta Velocidad erakundea 2013ko abenduaren 31n sortu zen, abenduaren 13ko 15/2013 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera. Bertan, Trenbide Azpiegituren Administrazioa (Adif) enpresa-entitate publikoa eta ekonomia-arloan presazkoak diren beste neurri batzuk berregituratzen ditu eta Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 103.1 artikuluan ezarritakoaren araberako organismo publiko gisa konfiguratzen da, abiadura handiko trenbide-azpiegituren eraikuntza- eta administrazio-jarduerari eta Adif indarrean sartu arte hari dagozkion gainerako jarduerei dagokion adarra zatitzeagatik.Sustapen Ministeriora atxikita dago.Berezko lege-nortasuna, bere helburuak betetzeko erabateko gaitasuna eta ondareak ditu. Entitateak honako legeen eta arauen arabera zuzentzen du: abenduaren 13ko 15/2013 Errege Dekretuaren legeak, Trenbide sektoreko Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 legeko irailaren 29ko 38/2015 legeak, biek garatutako arauek, abenduaren 27ko 1044/2013 Errege Dekretuak onartutako bere Estatutuak, aurrekontu-legeriak eta aplika daitezkeen beste arau guztiek.Araurik egon ezean, lege-ordenamendu pribatua aplikatuko zaio.Era berean, Adif - Alta Velocidad erakundeak administrazio-ahalmenak erabiltzean eta bere atalak osatzerakoan, aldiz, Administrazio Publikoen Administrazio Komunaren Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 legean ezarritakoa aplikatuko zaio.Adif - Alta Velocidad erakundearekin harremanetan jartzeko datuak:Helbidea:Sor Ángela de la Cruz kalea, 3, 28020 (Madril).IFK:Q-2802152-H Helbide elektronikoa:comunicacionweb.altavelocidad@adif.es Administrazio publikoen Administrazio Komuneko Prozeduraren urriaren 1eko 39/2015 Legearen administrazio-prozeduran interesa duten eskubideei buruzko 53. artikuluan esandakoaren arabera, administrazio izaera duen edo Adif - Alta Velocidad enpresa-entitate publikoaren administrazio-ahalmenen ekintzen ondoriozkoak diren komunikazio, erreklamazio edo eskaerak eskuz edo ohiko posta edo posta ziurtatu bidez entregatu beharko dira Adif - Alta Velocidad enpresa-entitate publikoaren Erregistro Nagusiak herritarrentzako dituen bulegoetan, Sor Ángela de la Cruz kalea, 3-7. solairua, 28020 (Madril) helbidean eta ondoren zehazten den ordutegian:  

  • Goizetan:09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Arratsaldetan:16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostegunera.

www.adifaltavelocidad.es Interneteko atarian agertzen diren helbide elektronikoak ez dira aurrez adierazitako komunikazioak, erreklamazioak edo eskaerak igortzeko kanalak. Beraz, aipatu helbide elektronikoen bidez bidalitako eta administrazio izaerako edo Adif - Alta Velocidad erakundeari zuzendutako administrazio-ahalmenen jardueretatik eratorritako edozein komunikazio, erreklamazio edo eskaerak Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira jaso dela ziurtatzeko eta zuzen bidera dadin. b) Edo Sarbide orokorreko puntuaren bidez:administración.gob.es DIR EA0008223 kodeaz.

3.Erantzukizunaren muga eta salbuespenak

Adif - Alta Velocidad erakundeak web-orri honetan ager daitezkeen edukietako akatsak saihesteko ahalik eta ahalegin handiena egiten du.Adif - Alta Velocidad erakundeak ez du ziurtatzen orrialde honetatik lor daitekeen informazioa zehatza eta eguneratua denik. Gainera, aldez aurretik ohartarazi gabe alda daiteke.Adif - Alta Velocidad erakundeak ez du hirugarrenek gune honetako edukiei emandako erabileragatik sortutako inongo arazoren erantzukizunik.www.adifaltavelocidad.es orrialdeko eduki guztiek informatzea dute xede.Eskaintzen den informazioak ez du zertan sakona, osoa, zehatza edo eguneratua izan beharrik.Lizitazio eta lege-testuen kasuan, ez da ofizialki erabakitako testuaren kopia zehatza bermatzen.Dagokien aldizkari ofizialetan inprimatutako edizioetan argitaratutako testuak, soil-soilik, hartuko dira kontuan.Inbertitzailearen ataria atalari dagokionez, web-orriko edukiak (besteak beste, proiekzioak, aurreikuspenak edo kontalaritzako, finantzetako edo operatiboen estimazioak) informazio gisa ematen dira eta ez dute inbertitzeko, transakzioak egiteko edo antzeko ekintzarik egiteko gomendio izan nahi.Adif - Alta Velocidad erakundeak emandako informazioak izaera orokorra du eta ez dira inolako aholku profesional edo juridikoak.Adif - Alta Velocidad erakundeak ahalegin handiak egingo ditu Atariak etenaldiak ez izateko, baina ezin du bermatu akats teknologikorik ez egotea, ezta Ataria eta bertako edukiak etengabe eskuragarri egotea eta, ondorioz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen eskuragarritasun faltagatik eta Adif - Alta Velocidad erakundeari egotzi ezin zaizkion sare deskonexioak, matxurak, gainkargak edo erorketak berekin ekarritako sarbide akatsengatik sor litezkeen kalte eta gaitzei dagokienez.Adif - Alta Velocidad erakundeak ez du bermatzen zure informatika-sistema hondatu dezakeen birusik edo bestelako elementurik egongo ez denik.Adif - Alta Velocidad erakundeak ez du erantzukizunik aipatu birus edo elementu kaltegarriek eragin ditzaketen kalte-galeretan.

4.Zerbitzuak harpidetzea

Orokorrean, webgunera sartzeko ez da aldez aurretik harpidetzea edo erabiltzaile gisa izen ematea eskatzen.Hala ere, webgunean eskaintzen diren zenbait zerbitzuetarako baliteke aldez aurretik harpidetza egiteko inprimaki bat bete behar izatea.Horrela, erabiltzaileak harpidetza-inprimakietan emandako datu guztiak benetakoak direla ziurtatzen du.Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du eta arduradun egiten da emandako informazioa mantentzeko eta, uneoro, haren benetako egoerari dagokiola ziurtatzen du.Izena ematerakoan, erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio, konpromisoa hartzen du hura arduratsu erabiltzeko eta zerbitzu horietan sartzeko pasahitza isilpean mantentzeko.Ondorioz, erabiltzaileak dira Adif - Alta Velocidad erakundeak emandako edozein identifikatzaile eta/edo pasahitzak egoki zaintzeko eta konfidentzialtasunez erabiltzeko erantzule, eta identifikatzaile eta/edo pasahitzok hirugarren bati, behin behinean edo behin betiko, ez emateko konpromisoa hartzen dute. Pasahitza pertsona ezezagunei ez emateko konpromisoa ere hartzen dute.Erabiltzailearen erantzukizuna izango da legez kontrako hirugarren batek zerbitzuen legez kontrako erabilera egiteko erabiltzailearen pasahitza erabiltzen badu edota, hura galtzen bada.

5.Datu pertsonalen babesa

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.www.adifaltavelocidad.es orrialdean eskainitako zerbitzu batzuetan sartzeko, erabiltzaileek datu pertsonal batzuk eman beharko dituzte lehenik.2016ko apirilak 27ko Europar Parlamentuko eta Kontseiluko (UE) 2016/679 Araudian ezarritakoari jarraiki (RGPD) jakinarazten dugu emandako datu pertsonalak Adif - Alta Velocidad erakundeak tratatuko dituela www.adifaltavelocidad.es web-orriaren bitartez eskaintzen diren zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetzeko helburuarekin.Datu pertsonalen tratamendua zilegi egiten duen oinarria interes publikoa edo ahalme publikoak burutzea da.Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, legezko betebeharra ez bada.Adif - Alta Velocidad erakundeak, tratamenduaren erantzule den aldetik, emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko behar diren neurriak, izaera teknikokoak eta antolamenduzkoak, hartuko ditu eta eurak ez aldatzen, galtzen eta baimendu gabeko tratamenduak edo sarrerak saihesten saiatuko da.Adif - Alta Velocidad erakundeak atal honetan zehaztutako baldintzen arabera erabiliko ditu datuak, baita zerbitzuari berari dagozkion baldintzetan oinarritutakoen arabera ere.Halaber, erabiltzaileek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak gauzatu ahal izango dituzte Adif - Alta Velocidad erakundearen aurrean, legez aurreikusitako moduan, eskaera helbide honetara zuzenduz:dpd.adifav@adif.es edo posta bidez, Sor Ángela dela Cruz, 3-7. solairua, 28020 - Madril, NAN edo pasaportearen kopia erantsiz.

6.Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak

www.adifaltavelocidad.es guneko eduki guztiak, hau da, datu-baseak, irudiak eta argazkiak, patenteak, marrazkiak grafikoak, testu-fitxategiak, audioa, bideoa eta softwarea, izaera murriztailerik gabe, Adif - Alta Velocidad erakundearen edo eduki-hornitzaileen jabetza dira. Azkeneko kasu horretan, hornitzaileek lizentziak utzi dizkiote Adif - Alta Velocidad erakundeari. Edukiok estatuko eta nazioarteko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideek babesten dituzte.Edukien konpilazioa Adif - Alta Velocidad erakundearen jabetza da soil-soilik. Konpilazioa honela ulertu behar da: www.adifaltavelocidad.es orrialdeko eduki guztiaren bilduma, diseinua, antolaketa eta muntaia. Gainera, edukia estatuko eta nazioarteko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideek babesten du.www.adifaltavelocidad.es orrialdeko pantailetan, nabigazioan, erabileran eta garapenean erabilitako software guztia Adif - Alta Velocidad erakundearen edo software-hornitzaileen jabetzakoa da eta estatuko eta nazioarteko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideek babesten dute.www.adifaltavelocidad.es web-orrian agertzen diren Adif - Alta Velocidad ageri diren marka, errotulu, zeinu bereizgarri edo logotipo guztiak Adif - Alta Velocidad erakundearen jabetzakoak dira eta behar bezala erregistratuta daude.www.adifaltavelocidad.es web-orrian agertzen diren testu, datu, marrazki, grafiko eta bideo edo audio-euskarri guztiak Adif - Alta Velocidad erakundearen edo bera informazioz hornitzen duten entitateen jabetzakoak dira. Eduki horien jabeek hala egiteko baimen argia eman ezean, erabiltzaileek eta hirugarrenek ezingo dute eduki hori aldatu, kopiatu, eraldatu, erreproduzitu, egokitu edo itzuli.www.adifaltavelocidad.es web-orrian ageri diren eta Adif - Alta Velocidad erakundearen edo beste hornitzaileen jabetzakoak diren datu-baseak, marrazkiak, grafikoak, irudiak, argazkiak, testu-fitxategiak, audioak, bideoak eta softwarea erabiltzaileen eskura jartzeak ez du, inolaz ere, esan nahi eduki horien jabetza edo ustiatzeko eskubidea erabiltzaileari ematen zaionik. Jabetza edo ustiatzeko eskubidea ez da lege-erabilerak zehazten duen eta orrialdearen izaeraren araberakoa den erabilera-eskubidearen bera.Guztiz debekatuta dago Adif - Alta Velocidad erakundeak baimenik eman gabe egiten diren www.adifaltavelocidad.es web-orriko edukien, zerbitzuen eta, orokorrean, aurreko paragrafoetan aipatzen diren eskubide guztien erabilera. Baita euren ustiakuntza, erreprodukzioa, hedatzea, eraldaketa, beste edozein bitartekorekin egindako transmisioa, ondorengo argitalpena, erakusketa, komunikazio publikoa edo euren adierazpide guztizkoa edo partziala ere. Horietako egoeraren bat gertatuz gero, Adif - Alta Velocidad erakundearen jabetza intelektualaren eskubideen kontrako arau-hauste gisa hartuko da eta indarrean dagoen legeriaren arabera zigortuko da.  

7.www.adifaltavelocidad.es web-orriko hipertestuzko loturak edo estekak

www.adifaltavelocidad.es web-orrira hipertestuzko esteka bat (esteka, hemendik aurrera) sortu nahi duten erabiltzaileek edo beste web-orrietako jabeek Adif - Alta Velocidad erakundeak zehaztutako Sareko estekei buruzko baldintzak errespetatzeko konpromisoa hartu beharko dute. Baldintza horiek jarraian aipatuko ditugu:

  • Ez da Adif - Alta Velocidad erakundearen logotipoa agertzen ez den orrialdetara edo azpiorrialdeetara estekarik sortuko.
  • Ez da www.adifaltavelocidad.es web-orriaren eduki guztizkoa edo partziala erreproduzitzea ahalbidetzen duen estekarik sortuko.
  • Ez da akatsak edo nahastea sor dezaketen eta gezurrezkoak, zehaztugabeak edo okerrak diren adierazpenik egingo; Bestela esanda, ez da legearen, moralaren edo ohitura onen kontrako adierazpenik egingo.
  • Ez dira, orokorrean, Adif - Alta Velocidad erakundearen irudia edonola kaltetu dezakeen edukiak dituen webguneetarako estekarik sortuko. Eduki, adierazpen edo propaganda horiek izan daitezke, besteak beste, arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, terrorismoaren apologiak, giza eskubideen kontrakoak edo emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren diskriminatzaileak.

Edonola ere, www.adifaltavelocidad.es web-orriaren estekak sortzeak ez du esan nahi Adif - Alta Velocidad erakundeak esteka agertzen den guneko jabearekin inolako loturarik edo elkarketarik duenik. Ezta Adif - Alta Velocidad erakundeak aipatu Interneteko atari edo webguneak sustatzen, bermatzen edo gomendatzen dituenik ere.Bestalde, www.adifaltavelocidad.es orrialdeak Adif - Alta Velocidad erakundeak kudeatzen ez dituen beste atari edo webguneetarako estekak izan ditzake. Adif - Alta Velocidad ez da bere webguneko esteketatik edo bilatzailetatik sar daitezkeen aipatu Interneteko atari edo web-orri horietako informazioen erantzule egiten.www.adifaltavelocidad.es orrialdean agertzen diren estekek informatzeko helburua besterik ez dute. Beraz, Adif - Alta Velocidad ez da jarraian aipatuko dugunaz erantzule egiten, ez espreski ezta inplizituki ere. Ez du bere izaera ere bermatzen:

  • Beste web-orrien bitartez eskaintzen eta merkaturatzen dituzten informazioen, produktuen edo zerbitzuen merkataritzagarritasuna, egokitasuna, kalitatea, kopurua, ezaugarriak, jatorria, merkaturatzea edo beste edozein alderdi.
  • Beste web-orrien bitartez eskaintzen, salerosten, lortzen, saltzen edo mailegatzen diren informazioek, produktuek edo zerbitzuek eragin ditzaketen kalte-galera zuzenez, zeharkakoez edo beste mota batekoez.
  • Ez erabiltzaileek entitate eskaintzaileekin hitzartutako prezioez; ez euren artean ematen egiten dituzten transakzio edo eragiketez; ez horien amaiera onaz; ez beren negozioetan hitzartzen dituzten mugez, baldintzez eta erabilera-arauez; ez euren aldaketez, betetzeez eta gauzatzeez; ez fakturazioaz; ez ordainketa- eta ebazpen-moduaz; ez bitartekoez ezta euren artean alda ditzaketen informazioez, informazio pertsonalaren edukiaz eta erabileraz; aipatu entitateok erabiltzailea erakartzeko eta euren eragiketak aurrera eramateko eskatzen dituzten informazioz; ez erabiltzaileek erabil dezaketen publizitateaz, ezta erabiltzaileek hirugarren baten edo euren beren zeinu bereizgarriak nola erabiltzen dituztenaz ere.

8.Sarrera-murrizketak

Adif - Alta Velocidad erakundeak edozein erabiltzaile www.adifaltavelocidad.es web-orrira edo horren atal batera sartzeko eskubidea, diskrezioz, ukatu dezake, edonoiz eta aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe.

9.Zuzenbide aplikagarria eta eskumena

www.adifaltavelocidad.es web-orriko elementuak erabiltzeak hemen adierazten diren lege-abisuak onartzea dakar eta, bereziki, gune honi dagozkion gatazkak Espainiako zuzenbidearen arabera gobernatuko direla onartzea. Ondorioz, Espainiako auzitegi eta tribunalak izango dira eskumenak dituzten bakarrak.

10.Baldintzen eta abisuen aldaketak

Adif - Alta Velocidad erakundeak www.adifaltavelocidad.es web-orrian aplikatu daitezkeen baldintzak eta abisuak aldatzeko eskubidea du.

11.Web-orrirako eta bertan dauden zerbitzuetarako sarbidea galaraztea

Adif - Alta Velocidad bere web-orria beti eskuragarri egon dadin saiatuko da.Halere, edozein froga-, kontrol- eta mantentze-eragiketa askatasun osoz hautatuko da eta edozein momentutan egin dezake Adif - Alta Velocidad erakundeak, hori egiteko prozedurak eta erabilitako bitartekoak edozein izanda ere.Adif - Alta Velocidad erakundeak eskubidea du http://www.adifaltavelocidad.es web-orriko sarrera edo erabileraren transmisio-gaitasunak, jarraipena edo bestelako bitarteko edo zerbitzu teknikoak aldatzeko.Adif - Alta Velocidad erakundeak, behin-behinean edo behin betiko, eten ditzake zerbitzuak; horrek erabiltzailearentzako inolako kalte-ordainik sortu gabe, betiere, honelako egoeraren batean gertatuz gero:

  • Mantentze-lanak egiteko beharrezkoa denean.
  • Adif - Alta Velocidad erakundearen edo hirugarrenen ekipoen, sistemen edo sareen segurtasuna babesteko beharrezkoa denean.
  • Adif - Alta Velocidad erakundearen zerbitzuen prestazioei eragiten dieten berariazko edo hirugarrenen arrazoi operatiboek hala justifikatzen dutenean.
  • Indar handiagoko arrazoi bat dagoenean; indar handiagoko arrazoitzat honakoa ulertuko dugu: aurreikustea ezinezkoa den edozein gertaera errugabea, edota aurreikusita ere, saihestezinak direnak: www.adifaltavelocidad.es web-orriko sarbide-akatsak; elektrizitate- edo telefono-sareko hornidura-akatsak; hirugarrenek sortutako kalteek edo webgunearen zerbitzarira egindako erasoek zerbitzuen kalitateari eragiten dietenean baina ez Adif - Alta Velocidad erakundeari ez erabiltzaileei egotzi ezin zaienean; datu-baseak edo gainerako webguneko edukiak transmititzea, banatzea, gordetzea edo hirugarrenen eskura jartzerakoan akatsak, eta webguneko edo aipatu hirugarrenon zerbitzuetako arazoak edo horietan datuak hartzeko, jasotzeko edo sartzeko arazoak.

12.Amaiera

Adif - Alta Velocidad erakundeak web-orriaren erabilera amaitutzat jo dezake, erabiltzaileari aurrez abisatu beharrik gabe, egoera hauetan:

  • Erabiltzaileak zerbitzuen bidez jarduera bidegaberen bat egiten ari dela jakiten duenean.
  • Erabiltzaileak oinarrizko betebeharren bat urratu duenean.
  • Bereziki, sarbide-kodea bidegabe erabiltzean eta webgunearen jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzean edo aurkaratzean, horrek guztiak, ez dio kalterik egiten Adif - Alta Velocidad erakundeari bere interesak defendatzeko dagozkion lege-ekintzak gauzatzea.

13.Cookie-en erabilera

14.Datu pertsonalen babesa