Fakturazio elektronikoa

Azpititulua sit amet consectetur adipiscing elit.

Administrazio Elektronikoa Adif Abiadura Handia enpresan ezartzearen esparruan, Fakturazio Elektronikoa eraldaketa-prozesuaren euskarri gisa hedapen progresiboko estrategia osatzen duten zerbitzuen katalogoan dago.

Fakturazio elektronikoa ezartzeari esker, Adif Abiadura Handia enpresak, hornitzaileekin eta bezeroekin dituen harreman komertzialetan, formatu elektronikoan trukatu ditu dokumentuak, eta horrek arinago eta gardenago tramitatzen laguntzen du.

Hornitzaileengandik jasotako fakturen eta bezeroei igorritakoen artean tipologia ezberdinak zeudenez, une desberdinetan abiaraztea erabaki zen, eta ezartze-datak hauek izan ziren: igorritako fakturen kasuan, 2017ko martxoa, eta 2017ko ekaina jasotako fakturen kasuan. Helburua da fakturazio-prozesua homogeneizatzea, sinplifikatzea eta eraginkorrago bihurtzea.

Hornitzaileen fakturazioa

2017ko ekainetik aurrera, Adif Abiadura Handia enpresa hornitzaileen fakturak formatu elektronikoan jasotzen hasi da, eta tratamendu zentralizatua eta digitala emango die jasotako fakturei.

Prozedurak

Prozesu hori behar bezala gauza dadin, prozedura administratiboak eta kontrol jakin batzuk jarri dira faktura horiek behar bezala kudeatzeko. Hori dela-eta, datu osagarriak eskatu beharko ditugu, derrigorrez, datu horiek gabe ezingo baita jasotako fakturarik tramitatu.

Fakturan datu hauek adierazi beharko dira derrigorrez:

  • Faktura igortzeko oinarri den Adif Abiadura Handia enpresaren kontratu-zenbakia edo Kudeatzaile-zentroaren kodea, kontratu-kudeaketarik gabeko fakturetan.
  • Merkataritza-harreman horretako Adif Abiadura Handia enpresaren arduradunaren helbide elektronikoa

Kontraturik ez dagoelako Kudeatzaile-zentroa adierazi behar den kasuetan, Adif Abiadura Handia enpresak zentro horri dagokion informazioa eman behar dizue eskatzen zaizuen enkargu bakoitzean. 

Sarrera-kanalak

Titulua zatia

Datuen truke elektronikoa (EDI)

Faktura elektronikoa Adif Abiadura Handia enpresaren sistemetan integratzeko formatuan izatea, Facturae formatuan barne.

Datuen elkartruke elektronikoaren (EDI) kanalari atxikitzen hasteko, Adif Abiadura Handia enpresari eskaera egin behar zaio facturae@adifaltavelocidad.es helbidean.

 

Fakturak posta elektroniko bidez jasotzea

PDF formatuan (fitxategi bat faktura bakoitzeko) helbide honetara:
facturacion@adifaltavelocidad.es


Mezu elektronikoaren gaian Fakturen jaulkitzailearen IFZ adieraztea gomendatzen da, errazago identifikatzeko. Fakturak mezu elektroniko bidez bidaliz gero, abantailak hauek dira:bizkorrago tramitatzen dira, prozesua seguruagoa da, jarraipena errazago egin daiteke eta ingurumen-jasangarritasunari laguntzen zaio.

Sareko fakturazio-plataforman sartzea

Webgune bidez fakturak zuzenean kargatzeko aukera

Bezeroei egindako fakturazioa

2017ko martxotik aurrera, Adif Abiadura Handia enpresa hornitzaileen fakturak formatu elektronikoan jasotzen hasi da, eta tratamendu zentralizatua eta digitala emango die jasotako fakturei.

Prozedurak

Prozesu hori behar bezala gauza dadin, prozedura administratiboak eta kontrol jakin batzuk jarri dira faktura horiek behar bezala kudeatzeko.

Adif Abiadura Handia enpresak hornitzaileen eskura jartzen ditu fakturak jasotzeko kanalak:

Datuen elkartruke elektronikoa (EDI)

Faktura elektronikoa Adif Abiadura Handia enpresaren sistemetan integratzeko formatuan izatea, Facturae formatuan barne.

Datuen elkartruke elektronikoaren (EDI) kanalari atxikitzen hasteko, Adif Abiadura Handia enpresari egin behar zaio eskaera facturae@adifaltavelocidad.es helbidean.

Fakturak PDF formatuan mezu elektroniko bidez bidaltzea

Fakturak mezu elektroniko bidez bidaltzean, prozesuari segurtasuna, trazabilitatea eta bizkortasuna zein ingurumen-jasangarritasuna ematen zaio.

Fakturak PDF formatuan jasotzearen alde eginez gero, bezeroak facturae@adifaltavelocidad.e helbidera "Fakturazio Elektronikora Atxikitzeko Adierazpena" bidali beharko du; bertan bere datuak berretsi edo eguneratu beharko ditu eta modu digitalean (edo sinatuta eta zigilatuta) sinatuta egon beharko da. Gainera, gaian "EMAIL BIDALKETA" jarri beharko du. Dokumentua esteka honetan dago eskuragarri:

facturae@adifaltavelocidad.es helbidearen helburu bakarra fakturak integratzeari buruzko eta fakturak bidaltzeko eta jasotzeko kanalei buruzko informazioa ematea da.

Adif Abiadura Handia enpresak igorritako dokumentuei buruzko argibiderik nahi izanez gero, edo kopiak eskatu nahi izanez gero, zure bezero-kudeatzailearengana (fakturen behealdeko eskuinaldean ageri dira harremanetarako datuak) edo zerbitzua kontratatu den lekura jo behar duzu.