Venta de Baños – Burgos – Gasteiz / Frantziako muga linea

Espainiako Iparralderako eta Ipar-mendebalderako trenbide sarbide berria

Titulua

‘Espainiako Iparraldeko eta Ipar-ekialdeko Sarbide Berria’ ekimenean kokatzen da linea hau. Europar Erkidegoko lehentasunezko 14 proiektuetako bat da. Hain zuzen ere, Europako Trenbidearen Atlantikoko Ardatzaren lehentasunezko 3. proiektua da.

Madril - Segovia - Valladolid abiadura handiko linearen luzapena da eta etorkizuneko Gasteiz - Bilbo - Donostia/Frantziako muga abiadura handiko linearekin bat egingo du.

Finantziazio europarra

Adif AHk Europar Batasuneko (EB) funts eta programetatik jasotako laguntzak eta finantzaketa izan ditu linea horrek.

Europa egiteko modu bat
​​​​​​​
imagen párrafo
Europako Inbertsio Bankua (EIB)
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) proiektu hau finantzatzen laguntzen du. 

Linearen deskribapena

Venta de Baños-Burgos arteko zatia:89 km
Venta de Baños-Burgos arteko zatia:89 km

Abiadura Handiko Iparraldeko Korridorea, Abiadura Handiko Madril-Valladolid-Leon Lineara konektatuta geratuko da horrela. Ibilbidean 2 tunel eta 12 zubibide diseinatu dira, eta bertan Pisuerga ibaiaren gaineko zubibidea (1.128 m) eta A-62 autobidearen eta Pisuerga ibiaren gaineko zubibidea (1.330 m) nabarmentzen dira.

Plataforma gehienez 350 km/h abiadura hartzeko diseinatu da.Ia linea osoa, 81,3 km, bide bakarrean jarriko da abian.ERTMS eta ASFA izango dira segurtasun-sistemak, eta komunikazio-sistema, berriz, GSM-R izango da."

Venta de Bañoseko geltokia
Titulua
Uneko eraikinak arkitektura eta historia balio handia du trenbideari hainbeste lotutako Venta de Baños bezalako herriarentzako. Eta halaxe izaten jarraituko du egingo diren berritze-lanak amaitu ostean.
 

Proiektua geltokia abiadura handiaren iritsierarako moldatzean datza.Harrera berrituko da eta lanak egingo dira nasetan.

Venta de Baños-eko lotunea
Ventas de Baños-en kokatuko da Valladolid  Palentzia – León – Asturias linea Ventas de Baños – Burgos – Gasteiz – Frantziako muga linearekin lotuko zuen trenbide-triangelua. Ondorioz, posible izango da Valladolid, Palentzia eta Burgos arteko mugimendu zuzen guztiak egitea.
 

Trenbide-lotura horretan kokatzen dira lineako bi biaduktu handienak, 1.330 eta 1.128 metroko luzerakoak, Pisuerga ibaia eta dagoeneko eraikitako beste azpiegitura batzuk saihesteko.

Burgoseko Trenbidearen saihesbidea
Burgoseko Trenbidearen saihesbidea

Hiriaren iparraldea zeharkatzen duen zati berria da eta 30,1 km-ko luzera du guztira. Lehengo hiriko zeharkaldia libratzea eragin du saihesbideak.

2009ko otsailaren 19an jarri zen martxan eta nahiz eta, hasiera batean, hiru bideko plataforma batean zabalera iberiarreko eta balio anitzeko langeteko bi bide muntatu diren.Etorkizunean, abiadura handia iristen denean, Europako zabalerako (UIC) bi bide eta zabalera iberiarreko bide batera eraldatuko da.

Saihesbide horretan eraiki da Burgosko geltoki berria. Burgos-Rosa de Lima izena eman zaio, zorigaiztoko helikoptero istripu batean hil zen Rosa de Lima Manzano, trafikoko zuzendari nagusia izan zenaren ohoretan.

Bost bideko eta 3 nasako sorta eraiki da geltoki berrian.5Etorkizunean, 2 bide zabalera iberiarrean geratuko dira eta 3, UIC zabalerara egokituko dira eta zabalera bereko beste bide bat gehituko da. Guztira, beraz, 6 bide izango ditu.

Burgos-Gasteiz zatiaren luzera: 91 km
Un honetan azterketa informatiboa egiten ari dira.Azterketa horretan irtenbide tekniko egokienak zehaztuko dira euskal hiriburua abiadura handiko sarearekin lotzeko.Zati honen behin betiko luzera Azterketa informatiboaren emaitzen araberakoa izango da.
Lineako geltokiak
Lineako geltokiak
  • Miranda de Ebro: Geltokia eta bideen gunea berrituko dira geltokia abiadura handiaren iritsierarako.
  • Venta de Baños
  • Burgos Rosa de Lima
  • Gasteiz

Ingurumen-neurriak

Sustapen Ministerioak eta Adif Abiadura Handia erakundeak benetako tren jasangarri baten garapena sustatzen dute, naturarekiko begirunea duena, eta trenbideen azpiegitura diseinatu, eraiki eta ustiatzean naturgune babestuak ahalik eta gehien errespetatzen dituena.

Ingurumen eraginaren adierazpena (DIA) betetzen dela zaintzeaz gain, ikuspegi orokor batetik balioesten dira obrak beren ingurunean zenbateraino integratzen diren eta horietan hartutako ingurumen neurrien eraginkortasuna.

Linea berria eraikitzeak eragindako inpaktua txikitu nahi dute neurriek eta zeharkatuko dituen guneetako ekosistema zintzotasunez errespetatu nahi du, ikusizko-inpaktua, soinu-inpaktua eta paisaia-inpaktua txikituta.

Azpiegituraren ezaugarriak
180
Km
luze
12
Biaduktuak
Venta de Baños-Burgos zerbitzu-tartean.
Luzeena 1.330 m-koa da.
2
Tunelak
Venta de Baños-Burgos zerbitzu-tartean
4
Geltokiak
bidaiariena: Venta de Baños, Burgos Rosa de Lima, Miranda de Ebro eta Gasteiz