Abiadura Handiko sarea

Espainiako Abiadura Handia

Espainiako Abiadura Handia
Abiadura Handian hogeita bost urte baino gehiagoko esperientziari esker, Espainiak munduko mota horretako trenbide moderno eta aurreratuenetako bat garatu ahal izan du.
 

Adif Abiadura Handia-ren sarea 3.726 km-tara heldu da.

2.889,3 km.

Zabalera estandarreko Abiadura Handia

716,8 km.

Zabalera iberiar puruko sare konbentzionala

110,5 km.

Sare mistoa (zabalera estandarra eta zabalera iberiarraren konbinaketa)

Adif-ek Abiadura Handian izan duen kronologia eta esperientzia

ADIF-EK ABIADURA HANDIAN IZAN DUEN KRONOLOGIA ETA ESPERIENTZIA

Madril-Sevilla abiadura handiko lehen linea 1992ko apirilean martxan jartzeaN Madril, Ciudad Real, Kordoba eta Sevilla probintziak konektatu ziren. Probintzia horiek 7.838.000 biztanle zituzten, honela banatuta:Madril, 4.973.100; Ciudad Real, 475.620; Kordoba, 756.570; eta Sevilla, 1.632.710; hau da, Espainiako urte hartako biztanleria osoaren (39.003.500) % 20tik gora.

Hogeita bost urte geroago, abiadura handiko zerbitzuak zituzten lehen lau probintzietatik, beren eremu geografikoan lotura bat edo gehiago duten 28 probintziatara igaro gara.

Horrela, prestazio handiko sarearekin konektatuta dauden eta abiadura handiko trenak igarotzen dituzten 47 geltokiei esker, Espainiako biztanleriaren bi heren inguru ( % 68 inguru) onuradun posibleen kopurua (31.400.000) % 400 inguru handitu duen sare batez baliatzen da.

Eraikitze prozesuan dauden Abiadura Handiko lineak

Espainiako abiadura handiko sareak hazten jarraitzen du, bere abantailak ahalik eta herritar gehienengana eramateko. Adif Abiadura Handia azpiegitura berrien eraikuntzan ari da lanean gaur egun.

Ingurumena eta kultura ondarea zaintzea

Azpiegitura berriak eraikitzerakoan, lanak egiten diren ingurunea zaintzea da Adif Abiadura Handia entitatearen lehentasunetako bat. Horretarako, kalteak txikitzen eta gero ingurunearekin bateratzea errazten saiatzen da. Horren adierazle da, 2006an, Adif-ek Kalitate eta Ingurumen Plan Estrategikoa onartzean egindako apustua. Ingurumenaren zaintza eta iraunkortasuna oinarrizko printzipioak dira ingurumena eta ondare historikoa babesteko politikak sortzeko.

Espainiako gaitasun teknikoa eta teknologikoa

Espainia mundu osoan nabarmentzen da abiadura handiko trenbide-diseinu eta -proiektuetan; komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan; azpiegitura eraginkorrak eta elkarreragingarriak prezio lehiakorretan eraikitzeko eta mantentzeko gaitasunean, eta segurtasuna eta efizientzia handiagoa bermatzen duten trafikoa kudeatzeko sistema patentatuak ematean.

Espainiako trenbide-sektorea abangoardia teknologikoan dago, elkarreragingarritasunaren garapenari eta trenbide-teknologia onenen integrazioari esker (batzuk berezko garapenekoak). Proiektu handien kudeaketan ere nabarmentzen da, kalitatea, prezioa eta epeak bermatuz.

Konexioa Europarekin: Elkarreragingarritasuna eta ERTMS sistemak

Espainia buru da ERTMS sistemen garapenean eta ikerketan.

ERTMS (European Traffic Management System) trenen aginte- eta kontrol-sistema bat da, Europa osoan trenbide-azpiegituren eta ontziko ekipoen arteko seinaleak eta komunikazioak bateragarriak izan daitezen lortzeko pentsatua, eta, horrela, Batasuneko herrialdeen arteko trenbide-zirkulazioen elkarreragingarritasunerantz aurrera egiten du.