Abiadura Handiko sarea
Espainiako Abiadura Handia
Adif-ek Abiadura Handian izan duen kronologia eta esperientzia
Adif-ek Abiadura Handian izan duen kronologia eta esperientzia
ADIF-EK ABIADURA HANDIAN IZAN DUEN KRONOLOGIA ETA ESPERIENTZIA
Madril-Sevilla abiadura handiko lehen linea 1992ko apirilean martxan jartzeaN Madril, Ciudad Real, Kordoba eta Sevilla probintziak konektatu ziren. Probintzia horiek 7.838.000 biztanle zituzten, honela banatuta:Madril, 4.973.100; Ciudad Real, 475.620; Kordoba, 756.570; eta Sevilla, 1.632.710; hau da, Espainiako urte hartako biztanleria osoaren (39.003.500) % 20tik gora.
Hogeita bost urte geroago, abiadura handiko zerbitzuak zituzten lehen lau probintzietatik, beren eremu geografikoan lotura bat edo gehiago duten 28 probintziatara igaro gara.
Horrela, prestazio handiko sarearekin konektatuta dauden eta abiadura handiko trenak igarotzen dituzten 47 geltokiei esker, Espainiako biztanleriaren bi heren inguru ( % 68 inguru) onuradun posibleen kopurua (31.400.000) % 400 inguru handitu duen sare batez baliatzen da.
Eraikitze prozesuan dauden Abiadura Handiko lineak
Ingurumena eta kultura ondarea zaintzea
Azpiegitura berriak eraikitzerakoan, lanak egiten diren ingurunea zaintzea da Adif Abiadura Handia entitatearen lehentasunetako bat. Horretarako, kalteak txikitzen eta gero ingurunearekin bateratzea errazten saiatzen da. Horren adierazle da, 2006an, Adif-ek Kalitate eta Ingurumen Plan Estrategikoa onartzean egindako apustua. Ingurumenaren zaintza eta iraunkortasuna oinarrizko printzipioak dira ingurumena eta ondare historikoa babesteko politikak sortzeko.
Espainiako gaitasun teknikoa eta teknologikoa
Espainia mundu osoan nabarmentzen da abiadura handiko trenbide-diseinu eta -proiektuetan; komunikazio- eta seinaleztapen-sistemetan; azpiegitura eraginkorrak eta elkarreragingarriak prezio lehiakorretan eraikitzeko eta mantentzeko gaitasunean, eta segurtasuna eta efizientzia handiagoa bermatzen duten trafikoa kudeatzeko sistema patentatuak ematean.
Espainiako trenbide-sektorea abangoardia teknologikoan dago, elkarreragingarritasunaren garapenari eta trenbide-teknologia onenen integrazioari esker (batzuk berezko garapenekoak). Proiektu handien kudeaketan ere nabarmentzen da, kalitatea, prezioa eta epeak bermatuz.
Konexioa Europarekin: Elkarreragingarritasuna eta ERTMS sistemak
Espainia buru da ERTMS sistemen garapenean eta ikerketan.
ERTMS (European Traffic Management System) trenen aginte- eta kontrol-sistema bat da, Europa osoan trenbide-azpiegituren eta ontziko ekipoen arteko seinaleak eta komunikazioak bateragarriak izan daitezen lortzeko pentsatua, eta, horrela, Batasuneko herrialdeen arteko trenbide-zirkulazioen elkarreragingarritasunerantz aurrera egiten du.